| De argazkiakagurra |
2 urterekin hasi nintzen H.H 2-an eta ez naiz gogoratzen zer egiten nuen. Nire ustez, ez nuen ezer askorik egingo 2 urte bakarrik edukitzeko. H.H 3-ra pasatu nintzenean, ia zerbait geihagotaz baina horrenbeste urte pasatu direnez, denetaz ez naiz gogoratzen. Badakit, H.H-3, 4 eta 5 Alixirekin egoten ginela psikomotrizidade gelan egoten ginela musika entzuten genuen bitartean, berak ipuinak kontatzen zituen. Oraindik ere, H.H 5-ean geundenean, arrai bat zegoen geure gelan eta egunero arduradun ezberdinak, ur zikina grifotik botatzen genuen eta ur garbia jartzen geniogula. Ondoren, gelara itzuli eta janaria bota ondoren, arduradun berak, kartel batzuk bezalakoak aurreko egunetik zeudenak mugitzen zituen erlojuko orratzen norabide berdinean. Orain ordea, ez dugu horrelako gauzarik egiten. Hasieran, oso zaila egin zitzaidan L.H.1-ean astea H.H 5 ondoren baina segituan egin nintzen L.H-ko mailetara .
1. Zikloan, Amaia zen gure tutorea. Gustura egoten nintzen berarekin 1. mailan
gauza errazak egiten zirelako.
2. Zikloan, Mª karmen Iturrioz izan zen gure tutorea. Gustura egon nintzen berarekin. Baina gu problemak egiten hasi eta zerbait ez baldin bagenuen ulertzen eta bere gana joaten baldin baginen, haserretu egiten zen eta berak egiten zuen problema guztia arbelean.
3. Zikloan, Juanma izan da eta da gure irakaslea. Berarekin, nire familia eta ni gustura gaude baina batzuetan, haserretu ere egiten gara.
Lagunekin orain, ondo moldatzen naiz baina batzuetan, haserretu ere egiten gara. Lehenago beste ziklo batzuetan, tontakeri batzuen gaitik haserretzen ginen. Adibidez: gaileta zati bategatik, edo poltsa bategatik. Badaude bi, 4.mailan etorri zirenak. Ariane eta Amine. Badago beste bat, 4. maila errepikatu zuena eta oraindik gurekin dagoena Julen.
Nik badut txikitako oroitzapen bat: Argazkiak ateratzera etortzen zirenean, argazkietan aurpegi txarrarekin ateratzen nintzen.
Txikia nintzenean, gehienetan, jarrera txarra izaten nuen. Batzuetan hobeagoa eta beste batzuetan okerragoa. Baina orain, nire ustez jarrera ona dut.
Ni, ez naiz egin ditudan bihurrikeriaz gogoratzen. Baina seguru asko, zerbait txarra egin dudala eta arazoak ere pila-bat edukiko nituela.
Guk, irteera pila-bat egin ditugu. Orain denetaz ez naiz gogoratzen baina toki pila-batetara joan gara L.H.1-etik L.H.6-ra. Egun batzuk pasatzera ere joan gara baina ni batzuetara ez naiz joan. Irteerak hauek dira: L.H.1-ean Pasaia, L.H.3-an Zarautzera, L.H.5-ean Baratzera eta L.H.6-an, Orioko ingeleseko barnetegira.
Urte bukaeran, jaialdi bat egoten da eskolan. Hura, eskolako bazkaria da eta bertan, play- back egoten da. Aurten bazkaldu aurretik, “Txan magoa” dator eta nire ustez, jokoak ere egongo dira.
Gu, gauza pilabatetaz mozorrotu gara eta gehien lotsatu nintzen mozorroa, jitanana izan zen. Txorimaloaz ere mozorrotu gara. Nik hasieran ez nuen txorimaloetaz mozorrotu nahi baina gero gelako neskak azkenik, konbenzitu egin zidaten eta hortaz mozorrotu nintzen. Beste urte batean, gelako bakoitzak nahi zuen mozorrotaz mozorrotu zen.
H.H-n, gauzak askoz errazagoak dira eta lan gutxiago egiten da. L.H-n berriz, lan zailagoak egiten dira eta gehiago ikasi behar dela. Hori da nik uste dudan ezberdintasunik handiena.
H.H.an, orain baino askoz jolas gehiago egiten ziren. Jolasteko ere, denbora dezente gehiago uzten zuten. Orain berriz, gelan ez gara ari ezertan jolasten. Lehenago xakearekin hasi baino lehenago, ostiraleko azken ordua ordenagailuan pasatzen genuen.
Gure eskolan arauak, badaude leku bakoitzerako adibidez: atarirako, blg-erako, txangoetara joaten garenerako, eskolaz kanpoko ekintzetan parte hartzen dutenentzat ere badaude. Garraioarentzako ere badaude, eskolara autobusean etortzen direnentzat. Igerilekoku saietara joaten ginenean, arauak ere bazeuden eta oraindik ere, badaude. Oinezkoen trena asmatu zutenetik arau batzuk asmatu zituzten. Gutxi dira baina nire ustez, denak betetzen dira. Ni ez naiz joaten baina egun batean joan nintzen eta nire ustez, denak bete ziren egun hartan behintzat.
H.H eskolan geundenean, klaseak motzagoak eta jolas-garaiak luzeagoak izaten ziren nire ustez. Baina orain, klaseak luzeagoak dira eta jolas-garaiak motzagoak. Kurtso guztien hasieran, klaseak motzagoak eta jolas-garaiak luzeagoak izaten dira. Kurtso bukaeran ere, berdina egiten da klaseak motzagoak eta jolas-garaiak luzeagoak. Jolas-garaiena, ondo etortzen da zerbait egin behar badugu. Adibidez, play- back- eko dantzako probak egiteko.
12 arlo ditugu guztira. Horietako 6, gure irakasleak ematen dizkigu eta beste guztiak,beste irakasle batzuk. Gure irakaslearekin gaudenean, arlo bat tokatzen baldin bada eta berak beste gauza bat egin nahi badu, berak nahi duen arloa egiten dugu egun hartan tokatu edo ez.
Gelak ere, oso ezberdinak dira. H.H-an, gelak L.H-koak baino txikiagoak ematen dute gauza pila-bat daudelako baina nik ez dakit. Gelak ere, infantilagoak dira gure eskolakoak baino eta jostailuak askoz gehiago daude.
Lehenago esan bezala, kurtso hasieran eta bukaeran, jolas-garaiak luzeagoak izaten dira kurtso erdian baino eta kurtso erdian baina pixka bat lenago, jolas-garaiak 10 minutu motzagoak izaten dira. Luzeagoa denean, pixka bat aspertu egiten naiz.
Lanak, geroz eta zailagoak izaten dira eta geroz eta gehiago ematen dituzte etxean egiteko. Eskola txikian berriz, ez ziguten etxeko lanik bidaltzen eta gelan egiten genituen lanak, ez ziren horren zailak izaten oraingo eskolarekin konparatuta.
Eskola 2.0 -rekin, 5.mailan hasi ginen erdialderantz edo hortik. Lehenik, Ermua-ko eskolakoak etorri ziren egun guztirako. Kiroldegian bazkaldu genuen denak batera. Bazkal ondoren, han ibili ginen jolasten denak batera eta arratsaldean, autobusa hartu zuten eta bueltan Ermua-ra joan ziren. Juanmak, gu ere Ermua-ra joango ginela aurten esan zigun baina ez gara joan eta denak kexatzen egon ginen irail guztian.
Azterketak 6. Mailaraino, errazak izaten ziren baina orain, zailtzen joan ziren. Aurten eduki ditugunak, zailenak izan dira niretzako. Ingurunekoak, zailak izan dira baina azterketarik errazena, arnasketa aparatukoa izan zen. Beste bi aparatuak, zailagoak izan ziren baina niretzeko zailena, zirkulazio aparatua izan da. Matematikan, 4 azterketa egin ditugu urte guztian eman ditugun geienak. Azterketa hauek ere, zailak izan dira baina niretzat zerbait erraza ere bazegoen nire ustez.
Jangelan, jokoak zeuden eta lehenago, jolasteko aukera zegoen eta ondo egoten zen jolasean. Baina aurtengo Aste Santuak pasa ondoren, jangela ezin zen jolastu eta orain, ez da jenderik ibiltzen jangelan. Bakarrik eguerdietan han geratzen direnak bazkaltzen eta igual beste pertsonaren bat jolas-garaietan zerbait egin beharra duena.
Eskolako kirola, ez zait asko gustatzen. Ez gorputz hezkuntza eta ez eskolaz kanpoko kirola. Eskolakoa, potroaren gainetik jauzi dagoelako egin beharra eta niri gustatzen ez zaizkidan gauza guztiak egiten direlako. Batzuetan, egiten dira baina kurtso osoan 2 edo 3 aldiz eta eskolaz kanpoko kiroletan, kirola egitea ez zaidalako asko gustatzen eta larunbatetan deskantsatzea gustatzen zaidalako.
Azkeneko egunak, kurtso osoa baino luzeagoak egiten zaizkit. Azkeneko egunak direlako eta eguerdiaren zain egoten naizelako goiz-goizetik eta urduri jartzen naizelako egun gutxi falta direnean bukatzeko. Aurten azkeneko egunean, txango bat egin behar dugu eta egun bat lehenago, guk 6. Mailakoak txikiei antzerki bat eskaini behar diegu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario