martes, 21 de junio de 2011

AGUR ESKOLARI (Irati Iparragirre Gorospe)

De argazkiakagurra

Ni eskola honetan 2 urterekin hasi nintzen. Lehenengo egunean amonarekin joan nintzen eta nire ustez, bertako jostailuekin kafea prestatu nion. Gero ez dut gogoratzen zer egin nuen. Orduan gure andereinoa Karmele zen (H.H.2-H.H.5) baina H.H.4 n geundela ikasketa batzuk egitera joan zen eta Manoli etorri zen bere ordez (bizkotxo goxoak egiten zituen). 2 urterekin, Amaia egon zen praktikak egiten.

Lehenengo urtean 15 ginen gelan baina bigarrenean Ainhoa joan egin zen eta Iraitz eta June etorri ziren. H.H.4 n Beñat etorri zen eta H.H.5 bukatu genuenean joan egin zen.


H.H.2n goizez bakarrik joaten ginen eskolara 9:00etatik 12:30etara. H.H.ko beste urtetan goiz eta arratsalde joaten ginen 9:00etatik 12:30etara eta 14:30etatik 16:etara. L.H.n ordutegi berdina dugu baina goizez gaudenean 9:00etatik 13:00etara.


4 urterekin, bizikletan nenbilela erori eta besoa puskatu nuen eta 5 urterekin eskolan jolastorduan, tuboaren gainetik erori nintzen eta baita ere besoa puskatu nuen, orduan Karmelek tubora igotzea debekatu zuen. 3. mailan Enekok bultza egin zidan eta lurera erori nintzen, orduan ere besoa puskatu nuen. 4. maila bukatu eta segituan apendizitisa izan nuen eta horregaitik pistinara sartu gabe egon nintzen uztail hasiera.


L.H.3n Eskola kiroletan hasi ginen eta ni Saskibaloia, Futbola, Eskubaloia, Ostiko sofbola, Herri kirolak, Atletismoa eta Igeriketan apuntatu nintzen. 3. zikloan, ostiko sofbola utzi eta sofbolean hasi ginen eta igeriketa utzi egin genuen. Datorren urtean futbolean bakarrik jolastuko dugu. Ni, 6.mailara arte igeriketara joaten nintzen baina urte honen bukaeran, utzi egin nuen.


Eskolako arauak hauek dira:

  • Haur Hezkuntzan:

    • Sortzen diren arazoak hitz eginez konpontzen saiatuko gara.

    • Gela barruan oinez ibili behar gara.

    • Tonu egokian hitz egin behar da.

    • Gelako materiala zaindu eta txukun gorde behar dugu.

  • Lehen zikloa:

    • Aulkian ondo eseriko nahiz.

    • Iskanbilarik gabe ibili eta lasai arituko nahiz lanean, zain egoten ikasiz.

    • Erabilitako materiala zainduko dut.

    • Haserreak hitz eginez konponduko ditut (gatazka txokoa):

      • Banaka hitz egin.

      • Entzuten ikasi.

  • Bigarren zikloa:

    • Lanean gaudenean erne, arretatsu eta isilik jardungo nahiz.

    • Lanak bukatutzat eman baino lehen birritan aztertuko dut.

    • Agenda egunero erabiliko dut etxean eta eskolan.

    • Lanean ondo eseri eta postura egokian jardungo dut.

    • Txukuna eta ordenatua izango nahiz lanarekiko eta inguruarekiko.

  • Hirugarren zikloa:

    • Apalak ordenatuta edukiko ditugu.

    • Motxilak bere tokian utziko ditugu.

    • Gela txukunduta utziko dugu.

    • Arretaz entzungo dugu.

    • Lanak agendan apuntatzeko denbora hartuko dut.

    • Lanak egin aurretik, agendan idatzitakoa irakurtzeko denbora hartuko dut.

    • Burlak, irainak... Onartezinak dira.

    • Besteen gainetik egotea suposatzen duten jarrerak, baztertuko ditut.


L.H.-n hasi ginenean Amaia zen gure andereinoa eta Josune zen zuzendaria. L.H.1en, Pasaiara joan ginen hiru egun pasatzera, gauetan, Iraitz, Irantzu eta ni Iraitzen panpinarekin jolasten ginen.

L.H.2an, L.H.5ekoekin liburuak irakuzen aritu ginen eta Olaia Agilar eta ni Irati Unanuekin egon ginen.

L.H.3an Mari Karmen zen gure andereinoa. Urte horretan Zarautza joan ginen hiru egun pasatzera. Leheneno egunean mendi bat igo genuen eta Mari Karmenek anka puntetan igo zuen, nahiz eta takoiekin ez egon. Launaka geunden logeletan baina batzuk binaka zeuden, egun batean Gurutzek bakoitzari elatu bat erosi zigun baina mutil batzuk zigortuta zeudenez ez zien elaturik erosi. Beste egun batean dutxatzen ari ginela petardo bat bota zuten gure gelako lehiora eta gu bizkor-bizkor jantzi eta Gurutzeri esatera joan ginen.

Laugarren mailan geundela, Julenek errepikatu egin zuen eta gure gelan hasi zen, baita ere Ariane etorri zen Brasildik, kurtso erdialdean Amine etorri zen. Ikasturte horretan arbola bat egin genuen ostoetan ipuinen laburpenak idatziz. Baita ere gure istoriak asmatzen aritu ginen eta June eta ni hiruki batzuen istoriak asmatu genituen, betu uharterenbat agertzen zen istorioetan. Kurtsoa bukatu zenean Mari Karmeni eta Gurutzeri dantza bat egin genien eta June negarrez hasi zen Errenterira zioalako bizitzera. Kurtso honetan Barbiren etxea egin genuen papela, kartulina eta kartoiez.

L.H.5 en Juama jarri zen gure maisu eta Gurutze jarri zen zuzendari. Hiru egun pasatzera joan ginen Baratzera. Bertan zaldian ibili ginen eta beste gauza batzuk ere egin genituen. Gauean izugarrizko beroa egiten zuen eta paretetatik tantonak erortzen ziren. Ni Olaia Agilarren ondon eta Olaia Aranburun gainen lo egiten nuen. Gau batean kolakau eran eta basoa basurara bota eta gero gehiago eskeini zidaten eta ez nuenez basorik pitxarretik ahora bota zidaten eta busti egin nintzen.

L.H.6an, Oriora joan ginen bost egun pasatzera ingleseko barnetegira. Bertan lagun pila bat egin genituen, denak berriz joango ginateke baina nik talde diferenteak izaten badira bakarrik. Bertan, gauetan izugarrizko beroa egiten zuen eta lehioa irekita lo egin behar izaten genuen. Nire azpian Arianek egiten zuen lo eta nire ondoan Olaia Aranburuk, beste aldetik pareta bat zegoen baina ez zen tetsuraino iristen, paretaren beste aldean Olaia Agilar zegoen.

Kurtso honetan maketa egin dugu eta uste baino obeto atera zaigu.


Eskola hontan beti mozorrotu gara inhauterietan:

-H.H.2n zanpantzarez mozorrotu ginen eta txapelak egiten aritu ginen.

-H.H.3n Arriketarrez mozorrotu ginen eta guk egin genuen tragea.

-H.H.4n kaldereroz mozorrotu ginen.

-H.H.5n baita ere kaldereroz mozorrotu ginen.

-L.H.1n pirataz mozorrotu ginen gehienak piraten etxeko bufarekin.

-L.H.2n nahi genuen bezala mozorrotu ginen eta ni ninyaz mozorrotu nintzen.

-L.H.3n baita ere nai genuen bezala mozorrotu ginen eta Idoia eta eta pijaz mozorrotu ginen.

-L.H.4n txorimaloz mozorrotu ginen.

-L.H.5n ijitoz mozorrotu ginen eta gure gelan oiloak zirina egin zuen, gero kiroldegian ere bai.

-L.H.6n nahi genuen bezela mozorrotu ginen eta ni baserritarez jantzi nintzen.


H.H. Eta L.H. oso desberdinak dira. H.H.n gehiago jolasten genuen eta ikasi egiten genuen baina ez ahinbeste. H.H.n txikiagoak ginenez, tontakeria gehiago egiten genituen.


H.H.n Karmele zen gure andereinoa. H.H.2n praktikak egiten Amaia izeneko bat egon zen. H.H.3an eta 5ean Mirenek ematen zigun gaztelera eta H.H.4n Inmakulada. H.H.an inglesa Mertxek hematen zigun eta psikomotrizitatea Alixik. H.H.4n Karmele praktika batzuk egitera joan zen eta Manoli etorri zen.

L.H.n Jose Luisek ematen zigun soinketa eta bere partez Aimar izeneko bat etorri zen, baita ere praktikak egitera Jon eta Julen etorri ziren baina denbora desberdinetan. Azkeneko kurtso honetan, Jose Luis operatu egin zuten eta bere partez Naroa etorri zen. Musikan beti Alixikin egon gara eta inoiz ez du arazorik izan, egun batean ordea, flemoia zuelako ez zen etorri eta ez genuen musikako klaserik izan. Inglesen, L.H. hasieran Arantxarekin izaten genituen klaseak baina joan egin zen eta belen etorri zen, Belenen aita egun batean gaixotu egin zen eta Belenek ezin izan zuen etorri denbora dexentean orduan bere partez Joxe Mari etorri zen baina larunbat batean hil egin zen eta bere ordez Amaia etorri zen. Kurtso honetan Arantzazu izeneko bat egon da praktikak egiten. Lenengo mailan praktikak egitera Naiara. Bigarren mailan geundela Amaiaren partez Sara izeneko bat etorri zen eta Naiara gurekin bi aste egon zen.


H.H.2n, normala denez, gure gela txikientzako zegoen prestatuta. Etxetxo txiki bat genuen baina bertan lau ez ginen kabitzen.

H.H.3, etxe handi bat genuen bertan jolasten ginen, Ibonek bertako balkoitik salto egin zuen eta argia puskatu zuen.

H.H.4n, estenario bat genuen eta lau txoko izaten genituen, egunero aldatzen genuen txokoz, hori arduradunaren lana izaten zen.

H.H.5en, baita ere, estenario bat genuen, bertan, astean behin, antzerkiak egiten genituen.

H.H.n psikomotrizitate gelara joaten ginen astean bi aldiz, Alixirekin egoten ginen eta klase hasieran ipuinak kontatzen zizkigun eta gero musika entzun eta erdian zegoen tuboaren ondotik dantza egiten genuen, baita ere gaztelu bat montatzen genuen eta bota egiten genuen...

L.H.1n, abezedarioa genuen arbelaren gainean eta jostailuen partez liburu txiki batzuk, bakoitzak bere apala genuen eta mahai azpian ere bai, psikomotrizitatea partez soinketa egiten genuen eta Alixikin musika izaten genuen. Baita ere Inglesa izaten genuen H.H.4n eta 5en bezala.

L.H.2n mahai handiagoak genituen eta lan zailagoak genituen, aurreko kurtsoan bezala agendan idazten genuen.

L.H.3n lan gehiago egiten genun baina denbora librea izaten genuen eta interneteko jokoetan ibiltzen ginen, bestelako ekintzetan, Gurutzekin, robotaren jolasa egiten genuen eta egun batean, Garik koskoreko handia hartu zuen mahai azpira bidali genuelako.

L.H.4n baita ere denbora librea izaten genuen etxeko lanak egin eta gero eta ordenagailuan ibiltzen ginen, beste batzuk marrazkiak egiten aritzen ziren. Bestelako ekintzetan antzerki batzuk egin genituen eta guk txinako albiste bat egin genuen.

L.H.5n, Juamakin hasi ginen. Zuzendariz aldatu zen eta Gurutze jarri zen. Ikasturte honetan ordenagailu portatilak ekarri zizkiguten eta pantaia taktila ere bai. Bestelako ekintzak Jose Luis edo Juamakin egon ginen eta ordenagailuetan ibiltzen ginen.

L.H.6n, gabonak eta gero, maketak egiten aritu gara eta naiko ondo atera dira. Bestelako ekintzetan Gurutzekin egon gara eta eta batzuetan ezin izan duenez etorri Juamakin egoten gara.


H.H.3 an geundela, etxe bat zegoen gelan, Ibonek etxe hortako balkoitik salto egin zuen eta lanpara bat apurtu zuen.

H.H. 4-H.H.5en, Beñat, komunetik prakak jatxita etortzen zen eta anderdeinoak lotzen zizkion, gero bronka jasotzen zuen.

H.H.5 ean geundela, Astigarragakoekin, kontaktuan egon ginen eta bi panpina aldatu genituen.

H.H.-n arkatz bat hartzen nuen eta “magia” egiten nuen, atzeraka botatzen nuen eta batzuk uste zuten desagertu egiten zirela.


Hauek izan dira eskola honetako 10 urteak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario