| De argazkiakagurra |
2 Urterekin hasi ginen eskola honetan gela honetako gehienak, geroago, Iraitz eta June etorri ziren 3 urte geneuzkala. Lehenengo egun haiek ez ziren oso politak izan niretzako, amonaren etxean egoten nintzen eskolan hasi arte, eta eskolara etortzea ez zen batere atxegina izan niretzako. Baina denak dauka 1. egun bat eta nahiz eta ona ez izan, geroago, eskolara etortzea gustuko nuen, ondo pasatzen nuen lagunekin, egia da, 2 urte besterik ez nituela, baina eskolara gustura etortzen nintzen. H.H.2-tik 5-era 18 lagun ginen. 4 urte horietan andereino Karmele-rekin ibili ginen, oso jatorra zen, eta H.H.5-ean pena handia hartu nuen.
Irakasle asko izan ditugu urte hauetan zehar, Amaia, Mª Karmen, Juanma,
Alixi, Jose Luis, Belen, Maite, Marijo, Anttonio, Edorta, Jon, Naiara, Sara, Miren, Karmele, Inmakulada, Manoli, Mertxe, Arantzazu, Amaia, Aimar, Amaia, Joxe Mari... Denek oso ondo erakutsi digute, baina batzuk nahiago ditut beste batzuk baino. 18 lagun horiek oso onak ginen, baina zoritxarrez horietako 3 joan egin ziren, Ainhoa, Beñat eta June. L.H.4-ean 3 berri etorri ziren, Ariane, Julen eta Amine. Geroztik denak gaude L.H.6-ean. Nire ustez festetako blusa egin genuenetik askoz hobeto moldatzen gara, denak talde bat osatzen dugula konturatu gara, eta j
adanik ez garela ume batzuk. Beñatekin ez gara berriz egon, baina, Ainhoa udan etortzen denez egon gara berarekin, eta Junerekin berriz, aiton-amonak emen dituenez, noizean behin etortzen da bisitan.
Oroitzapen asko ditut, onak eta txarrak. Gogoratzen naiz, peluxezko hartz eta lehoia aldatu genuela 4 urteko gelan Astigarragakoekin, eta beraiek etorri egin zirela gazta nola egiten zen ikustera. 5 urteko gelan argia joan zen egun batean eta berandu joan nintzen eskolara, egun horretan argi gabe egon ginen lanak egiten. Gogoratzen naiz 5 urteko gelan arrain bat geneukala, eta egunero, arduradunak ura aldatu eta janaria ematen ziola. Beste oroitzapen bat, 2.zikloan, “barbien” etxea egin genuen kartulinarekin, denbora libre guztiak barbiekin pasatzen genituen.
Nik uste dut jarrera egokia izan dudala 10 urte hauetan, L.H.4-ra iritsi ginen arte, denek esaten ziguten gu ginela inoiz eduki duten talderik hoberena. Baina hortik aurrera ez dakit zer pasa zen, baina inork ez digu hori esaten.
Bihurrikeri batzuk egin arren, nik uste dut jarrera egokia izan dugula. Ibonek egin zuen bihurrikeria bakarrik gogoratzen naiz, H.H.3-n geneukan “etxetxoaren” balkoitik bota zen eta argia autxi zuen. Gainera, bihurrikeri batzuk egin arren, ez dira oso larriak izan, ez dute asko inportatu. Bihurrikeri horiekin batera arazoak etortzen ziren, baina bihurrikeri larriak ez zirenez, ez zuen arazo handirik ekartzen, eta andereinoarekin ondo moldatzen ginenez, ez zigun errieta askorik egiten, oso odo moldatzen ginen.
Normala den bezala, urte hauetan ekintza asko egin ditugu, era desberdinetakoak, jaialdiak, irteerak, ihauteriak... Denak oso ondo antolatuta egon dira, eta oso ondo pasatzen dugu. Urte bukaerako jaialdi batean, espuma egon zen horretan, ez nuen oso ondo pasa, begiak pikatu egiten zidaten, eta gero, gorri-gorri eginda bukatu zuten. Bestela bazkaria eta goizeko jokuak ondo antolatuta egon dira beti. Gehien gustatu zaizkidan irteerak egun osokoak izan dira nire ustez, beno, gehien, gehien gustatu zaizkidanak, egunak pasatzera joan garenekoak, Pasaia, Zarautz, Baratze eta Oriora joan gara. Zarautzekoa guretzako opari bat bezala izan zen, juxtu aurreko egunean jaunartzea egin genuelako. Oriokoa berriz, aukera izugarri bat izan da ingelesa ikasteko eta lagun berriak egiteko. Mozorro egunak ere oso politak izaten dira, gogoratzen naiz, H.H.5-arte urtero “kaldereroz” mozorrotzen ginen, eta orain txikiak ez dira kaldereroz mozorrotzen.
L.H. eta H.H.-ren desberintasunak oso nabariak ziren, H.H.-n gehiena jolas egitea zen, L.H.-n berriz, lanak hasi ziren, eta ez zen hainbeste jolasten. L.H.-n arau gehiago daude, orduan, hobeto portatu behar zara, eta ezin duzu hainbeste jolas egin. Toki desberdinetako arauak daude:
Ziklokoak, atarikoak, blogekoak, txangoetakoak, eskolaz kanpoko ekintzetakoak, garraiokoak, igerilekuko saioetakoak, oinezkoen trenekoak, komunekoak, jangelakoak, irteera-sarreretakoak eta informatikakoak.
L.H-ko ordutegiak desberdinak dira, goizekoak bakarrik gehienbat, ez da erraza 13:00-ak arte eskolan egotea 6 urterekin, eta gutxiago lanak egiten. Goizez eta arratxaldez egotea berdina da, bakarrik, jolasean ordez, lanean ari zarela eta horrek gehiago aspertzen zaituela. Arloak ere bastante desberdinak dira, H.H.-n ingurunea, matematika, gimnasia eta beste arlo batzuk ez genituen, baina arlo horietara egokitzea gutxienekoa izan zen, zailagoa izan zen eskola haundira egokitzea, hainbeste gela, 2 pixu, komunak... L.H.-n arlo asko ditugu:
Matematika, Ingurunea, Hizkuntza, Ingelera, Musika, Plastika, Gaztelera, Gimnasia, Erlijioa/HJA, Herritartasun Hezkuntza, Tutoritza eta Xakea.
H.H.-n berriz, askoz ere arlo gutxiago ditugu:
Matematika, Hizkuntza, Gaztelera, Psikomotrizitatea, Jolas-Garaia eta Otordua edukitzen genituen. Oso arraroa egiten da horrelako eskola handira egokitzea. Normala den bezala, jolasgaraiak motzagoak dira eskola haundian, eta emen hamaiketakoa ez dizute ematen, zuk ekarri behar duzu, eta ahazten bazaizu... eskatu egin beharko duzu, baina nola ez den zurea ez dizute asko emango. 1.zikloan ez da horrenbeste aldaltzen lanen aldea, 2.zikloan pixka-bat gehiago aldatzen da eta jadanik 3.zikloan ezin da konparatu lanen aldea. Urte honetan, lan asko egin dugula uste dut, gogor aritu gara lanean, batzuk, bagenekien D.B.H-ra pasatu behar ginela, orduan, lan asko egin behar izan dugu, eta nik uste dut D.B.H.-ra pasatzea merezi dugula. Baina aizkenean, ikasitakoa besterik ez dute bidaltzen etxerako lan bezala, nahiz eta batzuetan, guk zer egingo genukeen jakiteko “lan tranpa” batzuk bidaltzen dituzte. L.H.5-era iritsi ginenean, “eskola 2.0”-ko ordenagailu txikiak iritsi ziren, guk lanak ordenagailuan egiteko. Lehenego 3hilabetean ez genituen erabili, beno, oso gutxi erabili genituen. L.H.6-hasieran hondatuta zeudelako ez genituen erabili, baina, konpondu zirenetik ia-ia egunero erabiltzen ditugu. Horiekin batera, pantaila taktila ere ekarri ziguten, hau, orain, gutxiagotan erabiltzen dugu. Azterketa asko ez ditugu eduki orain arte, beno, L.H.4-ean ebaluaketa diagnostikoa egin genuen, Otsailak 13 eta 16-an. Ez zen oso atxegina izan azterketa bat, ezezagun batekin egitea, ez nintzen seguru sentitu. Bestela, hortik aparte oso ondo moldatu naiz azterketekin, eta nik uste dut notak ere ondo edukiko ditudala. Azterketa gehienak oso errazak izan dira niretzat, baina 6.mailakoak ez dira horren errezak izan, notatzen da geroz eta handiagoak garela nibela zailtzen ari dela.
Ni jangelan 1.mailan hasi nintzen, aiton-amonak oporretan zeuden batean, hasiera hura ere oso desatsegina izan zen, eskolakoa baina desatseginagoa nik uste dut, amonaren janarira ohituta egonda, jangelakora ohitzea oso zaila egin zitzaidan. Ezin zen amonaren janaria jangelakoarekin konparatu, oso txarra baizegoen jangelako janaria. Orain berriz, ez zait hain txarra iruditzen, ohitu egin naiz, baina ala ere, amonarena askoz ere goxoagoa da oraindik, eta beti horrela izango da. Jangelan, orain 2 txandatan jaten dugu, H.H.-koak 12:30-etatik 13:30-etara jaten dute, handiek berriz, 13:30-etatik 14:30-etara, bitartean guk jolastu egiten dugu, baina, jolasteko ez dituzte baloi asko ateratzen, eta gainera barruan ez dute futbolean jolasten uzten. Euria egiten duenean, orduan, ezin dugu futbolean jolastu.
Eskola kirolean 3.mailan hasi nintzen, 1.urtean entrenatzaile onak eduki genituen, Aintzane, Rakel eta Aihora. Oso ondo erakusten zuten, baina hurrengo urteetan, geroz eta entrenatzaile gazteagoak jarri dizkigute, orduan, ez dakite handiek bezain beste. Aurten, “Areto futbolean” ordez, “8-ko futbolean” apuntatzea pentxatzen genuen, baina egun batean Leire eta Gorkarekin egon ginen hitz-egiten, eta beraiek areto futbolean apuntatzeko konbentzitu ziguten. Aurten, handiekin entrenatzen aritu gara, eta nik uste dut asko ikasi dugula. Handiekin partidu bat ere jolastu dut aurten, Zegaman izan zen, eta nahiz eta galdu, oso esperientzia polita izan zen.
Azkeneko egun hauek politak dira oporrak hartu behar ditugulako, baina eskola honetatik noalako, zerbait sentitzen dut, baina, ez dakit zer den. Niri ez zait gustatu eskola bukatu aurretik egitea eskolako festa, eta mutilak play-back-a ez egitea ere ez zait gustatu, azkeneko urtea denez, denek batera egitea gustatuko litzaidake. Eta gainera iruditzen zait eskola beranduegi bukatzen dugula, aurreko urtean, Ekainaren 18-an bukatu genuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario