IDIAZABAL
GAZTA:
Idiazabalgo gazta hain
ona denez Idiazabala etorri gara, egun batzuk pasatzera. Gazta museoa
bisitatu dugu eta handik baserri batzuk bisitatzera gonbidatu digute,
prezio desberdinekin.
Guk Aranburu gaztandegia
bisitatzera aukeratu dugu, bertan gazta nola egiten den azaldu
digute.
OSAGAIAK:
- Esne gordina
- Latxa ardien esnea. (1 kg 7 litro)
- Gatzagi naturala
- Koipea
- Gatz pixka bat
NOLA
EGIN:
1.- Ardiak jetzi.
2.-Gero 300 litroko
tanke batera eraman 29 graduko tenperaturan
eta bainu marian jarri.
3.-Gatzagia ur epeletan
urtu, kotoizko trapu fin baten laguntzaz esnetara gehitu.
4.-Irabiagailuarekin
esnea mugimenduan mantendu.
5.-45 minutu ondoren
gatzatua eginda egongo da.
6.- Gatz pixka bat bota.
7.-Gaztako gatzura
banantzen da eta gazta blokeak sortzen dira.
8.-Gazta zapaldu baino
lehen, plaka bat gazta bakoitzari jartzen zaio, bertan zer egunetan
landuta dagoen eta nor izan zen arduraduna jarrtzen du.
9.- Gaztak sei ordutan
zapalduta edukitzen dira, gero ura eta gatzetan edukitzen dira 12
ordutan.
10.-Uretatik ateratzen
dira eta hamar egunetan hozkailuetara sartzen dira 10, 12 graduko
tenperaturan.
11.-Gazta ondo egiteko 60
egun behar ditu.
BITXIKERIA:
Newyorkeko
sukadariak, Alex Raijek eta bere senarra, Bilboko sukaldariak Eder
Monterok, 'Bikoitza' izena duen hanburgesa lantzen dute. Eta 2009tan
eta 2013tan New Yorken sari bat lortu dute, Hanburgesarik onena
egiteko. Hamburgesaren elikagaiak, hauek dira: haragi zukutsua
ozpinetako luzokerrarekin, tipula, pipermina eta Idiazabalgo
gazta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario