IDIAZABAL
GAZTA:
Idiazabalgo
gazta ain ona denez Idiazabala etorri gara, egun batzuk pasatzera.
Gazta museoa bisitatu dugu eta handik baserri batzuk bisitatzera
gonbidatu digute, prezio desberdinekin.
Guk
Aranburu gaztandegia bisitatzera aukeratu dugu, bertan gazta nola
egiten den azaldu digute.
OSAGAIAK:
-
Esne gordina
-
Latxa ardien esnez. (1 kg 7 litro)
-
Gatzagi naturala
-
koipea
-
Gatz pixka bat
NOLA
EGIN:
1.-
Ardiak jetzi.
2.-Gero
300 litroko tanke batera eraman 29graduko
tenperaturan eta bainu marian jarri.
3.-Gatzagia
ur epeletan urtu, kotoizko trapu fin baten laguntzaz esnetara gehitu.
4.-Irabiagailuarekin
esnea mugimenduan mantendu.
5.-45
minutu ondoren gatzatua eginda egongo da.
6.-
Gatz pixka bat bota.
7.-gaztako
gatzura banantzen da eta gazta blokeak sortzen dira.
8.-Gazta
zapaldu baino lehen, plaka bat gazta bakoitzari jartzen zaio, bertan
zer egunetan landuta dagoen eta nor izan zen arduraduna jarrtzen du.
9.-
Gaztak sei ordutan zapalduta edukitzen dira, gero ura eta gatzetan
edukitzen dira 12 ordutan.
10.-Uretatik
ateratzen dira eta hamar egunetan hozkailuetara sartzen dira 10, 12
graduko tenperaturan.
11.-Gazta
ondo egiteko 60 egun behar ditu.
BITXIKERIA:
New yorkeko
sukadariak, Alex Raijek eta bere senarra, Bilboko sukaldariak Eder
Monterok, 'Bikoitza' izena duen hanburgesa lantzen dute. Eta 2009tan
eta 2013tan New Yorken sari bat lortu dute, Hanburgesarik onena
egiteko. Hamburgesaren elikagaiak, hauek dira: haragi zukutsua
ozpinetako luzokerrarekin, tipula, pipermina eta Idiazabalgo
gazta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario