viernes, 19 de junio de 2015

AGURRA

AGURRA

Eskola honetan 3 urterekin hasi nintzen eta 12-rekin bukatu, hau da, guztira 9 urte. Dagoeneko, ongi ezagutzen dugu nik eta nire lagunek eskola hau. Hemen momentu onak eta txarrak bizi izan ditut, baina hori, geroago azalduko dut.

Hasieran, eskolara etorri nintzenean, ez naiz gogoratzen zer inpresio edo gogo edukiko nituen, baina nire ustez, gogoa edukiko nuen, txikitan ez genuelako ezer egiten. Ala are, eskolan hasi baino lehen ez nituen gaur egun ditudan lagunak, eta pentsatzen dut lagunak egiteko gogoak edukiko nituela.

Irakasleak ere, oso onak eduki ditugu. Gaur egun, ikastetxea jarraitzen dute horietako batzuk.

Txikitan, 2 gelatan geunden banatuta, eta 2 gelak, ez ginen hitz egiten. Irakasleek hori ikusita, gelak nahastea erabaki zuten eta gaur egun, denok askoz hobeto eramanten gara. Ni, A gelakoa nintzen eta gelan 16-17 ginen. Besteak, B gelakoak ziren eta gelan 14 ziren.
A gelakoak, H.H.3/4 Karmelerekin egon ginen eta besteak Irunerekin.
H.H.5 egiteko, guk irakaslez aldatu genuen, gure Mariaje izan zen, baina besteak Irunerekin jarraitu zuten.
L.H.1/2 egiteko, Mariajerekin jarraitu genuen baina besteak, berriz, Sararekin hasi ziren.
L.H.3/4 egiteko, Xabirekin egon ginen baina besteak, hainbat arrazoiengaitik 4 irakasle ezberdin eduki zituzten. Joxe, Gloria, Iratze eta Ainara.
L.H.5/6 egiteko berriz, gelak nahastu zituzten, lehen azaldu dudan bezala, eta denok Juanma eta Gurutze eduki ditugu tutore bezala. Gaur egun, asko pozten naiz gelak nahasteaz, denok batera ibiltzen garelako eta oso harreman ona dugulako.

Oso momentu onak eta txarrak bizi izan ditut eskola honetan, baina hainbeste izan dira, dagoeneko, ez naizela denetaz oroitzen.

Hitz laburretan esanda, oso ondo pasatu dut eskola honetan!!!
NORA

No hay comentarios:

Publicar un comentario