GURE
URTEAK ESKOLAN: (AGURRA)
10
urte daramatzat Aita Iparragirre eskolan ikasten eta urte hauetan
zehar asko ikasi du, gainera nola ez, gauza ezberdinak, irakasle
ezberdinetatik.
Lehenengo maila arte, batez ere
jolasean ibiltzen ginen , baina lehenengo
mailatik hasita, seigarren
mailararte, lanean tope ibili gara. Egia esan,
batzuetan, 2-3 urtekoek inbidia
pixka bat ematen didate.
Ikasturte bat bukatzen zenean,
hortik hilabete batzuetara, beste maila
batera
igotzen ginen, eta ni, oso nerbiosa egoten nintzen lehenengo
egunetan.
Lehen
aipatu dudan bezala, irakasle ezberdinak joan gara edukitzen,
eta
asko ikasi dut irakasle guztietaz. Baita ere, esan beharra dago,
oso
ondo pasatu dudala. Eta nola ez, sermoi ezberdinak izan ditugu urte
hauetan zehar. Esperientzi
ezberdinak eta berriak izan ditugu; Ala nola:
irakasle ezberdinak izan eta
ezagutu ditugu, ikasle bat edo bi joan dira,
ikasle
batzuk etorri dira...
Lan
egiteko modu ezberdinak izan ditugu, gehienak, irakasle ezberdinak
izaterakoan izaten ziren
aldaketa horiek. Azkeneko bi urte hauetan,
irakasle ezberdinak ez izan
arren, lan egiteko modua aldatu zaigu, eta
niretzat oso atsegina izan da,
batez ere, bi gelak batera egoten garelako
lanean
eta hau ere esperientzia berri bat izan da.
Urte
hauen zehar, irteera ezberdinak ere egin ditugu, alde batetik, eguna
pasatzeko, eta bestetik, gaua pasatzeko. Lehen esan dudan bezala,
irteera ezberdinak izan ditugu eta horietako batzuk hauexek izan
dira:
Arotzenera,
Lekeitiora, Oñatira, Zarautzera, Araiara, Arantzura... horietan oso
ondo pasa izan dut lagunekin. Eta nola ez, baita ere, asko ikasi dut
bidaietan.
Azkeneko
urtean ere, Gurutze eta Juanmarekin asko ikasi dut eta baita ere oso
oso ondo pasatu dut.
MILA
ESKER IRAKASLE GUZTIOI ERAKUTSI DIGUZUENA GATIK.
AGUR
AITA IPARRAGIRRE!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario