AGURRA
Aita
Iparragirre ikastolan, bi urte hauetan, bereziki bi irakasle eduki
ditugu :Juanma eta Gurutze. Bi urte hauetan nire ustez asko ikasi
dugu,adibidez: behatza altsatu gabe txandak errespetatzea, gehiago
hitzegitea, hitzegiterakoan “beldurrik” ez edukitzea... horietaz
aparte “bronka” asko ere jaso ditugu, Lana ez egiteagatik,
gezurra esateagatik, erantzun desegokiak edo txarrak esateagatik...
baino ez pentxa beti “ bronkekin “ gaudenik, ondo ere pasatzen
dugu baina hori bai, lana eginez eta lana ondo egiten dugunean
zoriondu egiten gaituzte.
Horrezaz
aparte, momentu onak eta txarrak eduki ditugu: nere ustez momentu
onak bakoitzaren urtetan izan dira, humore onean gatozenean eta
irakasleak ere. Eskolako azkeneko egunetan ongi pasatu dugu baina
onak bakarrik ez txarrak ere, humore txarrean etortzen bagara eta
irakasleari haserretzen badiogu. Aspertuta gaudenenan, orduak egunak
edo batzuetan hilabeteak ematen dute minutu batzuk, Azken bi urte
hauetan ez gera egon beti Gurutze eta Juanmarekin, ordezkoak ere
etorri dira, adibidez: Itsaso, Pello eta Bea.
Bi
urte hauek eta gero LOINAZPERA GOAZ! Urte hontako lagunekin berriz
ere ikusiko gara, baina dena ez da ona, zati txar bat ere badago, gu
baino gaztegoak ez ditugu ikusiko bakarrik kalean zehar. Hurrengo
urteko irakasleak gorragoak eta gaiztoagoak izango dira eta lan
gogorragoak jarriko dizkigute. Baina horrek ez du inporta, gu
dagoeneko ez gara umetxikiak eta gustora joango gara D.B.H.I-era.
Ruben
No hay comentarios:
Publicar un comentario