viernes, 19 de junio de 2015

agurra ANE

AGURRA

Ni 2 urterekin hasi nintzen eskola honetan, oso ondo pasatu dut irakasleekin eta lagunekin. Urte hauetan zehar asko ikasi dut: gehiketak, erroketak, biderketak...

Denetariko irakasleak tokatu zaizkit: jatorrak, lasaiak... baina azken urtean bi irakasle jatorrak baina zorrotzak tokatu zaizkit ea nolako irakasleak tokatuko zaizkidan Loinazpean. Irakasleak gehienetan haserretu egiten ziren baina gutxietan, etxeko lanak ez genituelako egiten batzuetan... baina zein ez da haserretzen. Urte hauetan zehar lagun asko egin ditut batzuetan haserretzen ginen baina lehen esan dudan bezala zein ez da haserretzen. Lagunekin ere arazoak egoten ziren eta hitz eginez “adostokian” konpondu egiten genituen baina batzuetan “tortila” horrek jarraitu egiten zuen edo beste batzuetan konpondu egiten ziren.

Guk urte hauetan zehar irteera asko egin ditugu eta irteera horietan asko ikasi dugu, baina arazo batzuk ere eduki ditugu. Orokorrean oso ondo pasatu dugu irakasleekin, begiralekin eta lagunekin. Gehien gustatu zaidan irteera lo egitea izan da urte hauetan zehar, baina baita ere egun batera joan eta etorriak asko gustatu zaizkit. Lo egitera joan gineneko irteerak hauek dira: 4. mailan Lekeitiora joan ginen eta jana ez zitzaidan asko gustatu baina jan egin nuen. Eta baita 6. mailan Zarautzera joan ginen orduan, ez genuen arazorik eduki eta oso ondo pasatu genuen. 5 eta 6 mailakoak batera joan ginen eta barre asko bota genituen.
Oso azkar pasatu zait Aita Iparragirren egotea eta oso oroitzapen onak ditut.

ANE MINTEGI

No hay comentarios:

Publicar un comentario