IGANDE GOIZEKO MENDI IBILALDI EDERRA
Nere aita ni eta nere aitaren laguna mendira heldu ginenahuntzak ikusteko gogoz eta mendiari begira jarri eta inun ez ziren ahuntzak ageri.
Sei ordu bila ibili ondoren 23 ahuntz ez genituen aurkitu, hurrengo egunean berdin. Bi egun igaro ondoren ahuntzak etxean agertu ziren, baina akerra eta ahuntz bat falta ziren, hilabete batean ez genuen arrastorik aurkitu. Orduan etxera itzuli ziren ahuntzak berriz ere mendira eraman genituen.
Igande goiz eder batean ahuntzak ikustera joan ginen mendira, baina egun hartako protagonistak ez ziren ahuntzak bakarrik izan, hamaiketakoa ere nagusi zen. Hamaiketakoa jaten ari ginela Ataundar batek deitu zigun telefonoz ea akerra galdu genuen galdezka. Guk hamaiketakoa alde batera utzi genuen eta poz-pozik akerraren bila joan ginen. Beste ahuntza galdutzat eman dugu. 23 ahuntz pasa den igandera arte egon dira mendian.
Eukene Urrestarazu.

No hay comentarios:
Publicar un comentario