jueves, 3 de noviembre de 2016
AMETSETAKO URTEBETETZEA
Duela gutxi egun berezia zen niretzat, nire urtebetetzea izan zen, nire eguna izan zen! Eta ondo pasatu beharra neukan. Behatzak gurutzatuta nituennire ametsetako urtebetetzea izateko eta munduko opari hoberenak jasotzeko; ea nire sakelako telefono berria oparitzen zidaten, horrela bai izango zela urtebetetze ezinhobea; baina ez nekien zergaitik (behin eta berriz eskatu nuelako) gurasoek irristailu batzuk oparitu zizkidaten. Ez zen opari txarra, oso politak ziren eta garestiak ematen zuten gainera, baina, ez zen nire ametsetako oparia ezta ere. Orduan, oparia ikustean erantzun nien:
-Ai ene! Hau bai ezustekoa!
Baina, egia esan ez zen positiboki izan pentsatutakoa. Behintzat, ez zuen ematen konturatu zirenik, hauxe esan zuten eta:
-Benetan! Hau bai pòza, mugikorra nahiago zenuela pentxatu genuen, baina, praktikogoa zen opari hau.
Disimulatzen saiatuz normal jarraitu nuen urtebetetzea, hori bai; ohean lo hartu aurretik, ondoloegin esan eta muxutxo bat eman aurretik, amari esan nion:
-Amatxo, egia esan nahiago nuen mugikorra, baina asko gustatu zaizkit irristailuak.
Eta amak zera erantzun zidan:
-Bueno, hurrengorako beharko du mugikorrak, ez kezkatu.
Hurrengo urtean mugikorra oparitu zidaten, baina orain irristailuak nahiago ditut. Lagunekin edo familiarekin irristailuekin ibiltzera joaten naizenean, gogoratu eta erabat damututa sentitzen naiz; irristailuak izan zirelako oparitutako gauza hoberenetakoak, eta beraiekin asko disfrutatzen dudalako.
UXUE BARANDIARAN IMAZ
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario