Kaixo denori, gaurkoan buruketa bat proposatu behar dizuet. Beti esaten dugun modura modu asko egon daitezke buruketa askatzeko, imaginazioa ibili behar duzue, marrazkiak egin frogak...
ANIMO JEONIMO
Artzai baten etxabola karratuak leiho bat
du pareta bakoitzean, artzaiak 9 ardi ikusten ditu leiho bakoitzetik begiratzen
duenean.
Bere emazteak ardi berri bat erosi eta
oparitu dio.
Non kokatu beharko du andereak ardi
berria, artzaiak lehen bezala leiho bakoitzetik begiratu eta 9 ardi ikusteko?
Oso oso polita. Entzunda daukat, baina ez naiz akordatzen. Buruari eragin behar berriz, baina gaur ez, berandutxo da eta neuronak ahituta. Bihar Oñatin Herri Eguna da, buruari kaña emoteko ez da egunik onena, ea domekan.... Aitzakiak bilatu behar.
ResponderEliminarLabean ipintzen badugu, ardi jana egin eta kito! :-)
Beste baten atzean? Etxolaren teilatuan? 4 puntako izar bateko puntetan?
ResponderEliminarTranposila ez ez, aholku modura hasi mugitzen ardiak.
EliminarNahiko erraza da.
Adibidez erantzun hau…
ResponderEliminarhttps://drive.google.com/a/hirubide.net/file/d/0BzdUwivlMbOxWlZLckd4SXpBTWM/view?usp=sharing
Ikusten al duzue marrazkia?
Aloñaren buruketa (http://matelabirintoa.blogspot.com.es/2015/10/artalde-xelebrea.html) ebatzi eta gero ulertu dut hau.
ResponderEliminar342
304
333
Nik benetan ez dut buruketa hau ulertzen, ezta Aloñarena ere. Ardi bat gehiago badauka, eta ardi guztiak ikusten baditu.... ardi bat gehiago ikusi beharko du ezta??
ResponderEliminarAloñarena egin dut eta hau oso antzekoa da.
ResponderEliminarHasieran honako kokapena izanda:
3 3 3
3 X 3
3 3 3
Guztira 24 ardi daude
2 4 3
4 X 3
3 3 3
Guztira 25 ardi daude
Oso ondo gontzal, zorionak.
Eliminar