viernes, 19 de junio de 2015

UXUE AGURRA



AGURRA

Ni eskolara, 3 urteekin etorri nintzen eta seigarren maila bukaera iritsi ondoren banoa betse eskola batera, 9 urte egin ditut eskoa honetan. Tartean 5 tutore eduki ditut, 3 eta 4 urteko gelatan Karmele, 5 urteko gelan , lehenengo maila eta bigarrengoan Mariaje, hirugarren mailan eta laugarrenenan Xabi eta bostgarren maila eta seigarrena Juanma eta Gurutzerekin, denak oso ezberdinak. Tutoretaz gain beste irakasle batzuk izan ditut erlijiokoa, musikakoa, inglesekoa, gorputz hezkuntzakoa eta informatikakoa, horiek ere oso ezberdinak.

Gehien gustatu zitzaidanetako gauza bat bostagarren mailarako gelakideak aldatzea. Baita ere asko gustatu zait bost eta seigarren mailetan nola egin dugun lana, bi elkarrekin esperientzi on bat baita ere eskolatik egun batzuetarako lo egitera joan ginenean. Horrela beste asko ditut gustatu zaizkidanak baina bakarrik horiek ez, gustatu ez zaizkidanak ere badaude adibidez, irakasle batekin atsedenaldi batzutan gelditu beharra izan nuenean beste baten erruz, gorputz hezkuntzan HB jarri zigunean neska guztiei eta beste batzuk ere. Ordezko irakasle batzuk ere etorri zaizkigu adibidez Libe, Miriam, Peio, Itsaso eta Beatriz. Ikasle berri bat ere izan dugu seigarren mailan, Asmae, lehenago Tarragonan eta Lazkaon egonda zegoen.

Asko ikasi dut urte hauetan, pena pixka bat ematen dit hainbeste urte eta gero baina gogoa ere badaukat lagun gehiago egin, irakasle berrak ezagutu, hau da, esperientzia berri bat ezagutzeko. Pentsatzen jarrita, pena ematen ez didana, aurrera egiten ari naizela da, baita ere pauso handi bat eman behar dudala. Eskerrak ematen diet irakasle eta ikasle guztiei emandako aukerengatik eta laguntza ematearren. Bixitan etorriko gara. Espero dut loinazpen horrelako esperientzi ona edukitzea. Mila esker denoi! Agur denoi! URRENARTE!

UXUE TELLERIA GOIKOETXEA

No hay comentarios:

Publicar un comentario