AGURRA
Ni
eskola honetan 4 urterekin hasi nintzen. Lehenengo egunetan, ez nuen
inor ezagutzen , normala den bezala. Baina pixkanaka jendea ezagutzen
hasi nintzen.
Nire
lehenengo irakaslea Karmele izan zen eta oso oroitzapen onak ditut
berarekin. Hurrrengoa, Mariaje izan zen 1. eta 2. mailan; gure
irakaslea. 3. eta 4. mailan Xabi izan zen gure tutorea, beraiekin ere
oso ondo eramaten nintzen.
Orduan,
bi gelatan geunden banatuta eta beste gelakoak ez genituen ia ezagutu
ere egiten. Baina 5. mailan nahastu egin gintuzten eta lehenengo
egunean ez nintzen oso eroso sentitu, baina segituan hasi ginen
elkarrekin ibiltzen. 6. mailan berriz, ordutegia zeharo aldatu zuten
eta proiektuak jarri zituzten. Proiektuetan denetarik egiten dugu:
Euskara ,matematika, ingurunea...
Egia
esan, horrela gehiago gustatzen zaizkit saioak, dibertigarriagoak
dira baina aldi berean lan gehiago egiten dugu.
Bi
urte hauetan, arazo asko egon dira, baina denak konpondu ditugu
irakasleei esker , pillo bat lagundu digutelako hortan.
Klase
bakoitzean ezinhobe pasatzen dugu eta esan, bi urte hauek batez ere
hoberenak izan direla eta talde bat osatzea lortu dugula. Pena ematen
dit joateak, baina han lagun gehiago egingo ditut eta aldi berean
azterketa gehiago, baina ohituko gara.
Eskerrik
asko guztioi, irakasleei, lagunei... 7 urte hauengatik. Hoberenak
izan dira.
MARIA GARMENDIA
ResponderEliminar