viernes, 19 de junio de 2015

AGURRA

6.MAILARA ARTEKO IKASKETAK

Hasieran, ez nintzen haurtzaindegian besteekin batera egon; nire aita Estatu Batuetakoa denez, hango haurtzaindegian egon nintzen 2 urterekin. Gauza asko ikasi nituen: planeten izenak, giza gorputza, kontinenteen izenak... denak kantan bidez. Baina hemengo haurtzaindegira etorritakoan bakarrik jolastu egiten genuela gogoratzen dut.

3.mailara arte patxadaz hartu nuen eskola, baina 4. mailan gero eta serioago hasi nintzen lanean, eta honi esker gaur egungo nota nahiko onak ditut.

Urte hauetan zehar funzionamendu eta sistema desberdin asko ikasi eta erabili ditugu. 3. ziklo honetan erabili ditugunak, besteekin konparaturik oso desberdinak izan dira. Hiruhilabete bakoitzeko helburu bakar eta desberdin bat izan dugu gainera.

Oso ondo pasatu dut urte guzti hauetan. Egoera bakoitzari nola aurre egin ikasi dut. Lagun asko egin ditut, nire edadekoak, gazteagoak eta ni baina zaharxegoak. Loinazpean ere espero dut lagun asko egitea. Besterik gabe...

DENEI ZORTE ON ETA AGUR; LOINAZPERA NOA ETA!!!






Beñat Froemming

No hay comentarios:

Publicar un comentario