AGURRA
3
urterekin hasi nintzen eskolan, oso urduri nengoen lehenengo egunean.
Irune anderenoarekin hasi nintzen. 5 urte arte Irune andereñoarekin
segi genuen. Ez nintzen urduri egoten eskolara joateko. Konfiantza
asko geneukalako dagoeneko. Lehenengo mailan oso urduri nengoen,
batez ere lehenengo egunean. Irakasle berria geneukalako, eskola
handira etorri behar ginelako, lan serio egin behar genuelako, eta
idazten ikasi behar genuelako.
2.
mailan, tutore berdinarekin segitu genuen, oso pozik joaten nintzen
eskolara. 3. mailan esan beharra daukat inoiz baino urduriago joaten
nintzela eskolara, azterketak hasi ginelako egiten. Oso urduri egoten
nintzen. Tutorea Joxe zen, oso alaia eta barregarria zen. Asko-asko
ikasi genuen berarekin. 3. mailan bertan Gloria etorri zen tutore
bezala. Joxe jubilatu egin zelako. Oso gustura egin genuen lana
Gloriarekin. Lekeitiora joan ginen 3 egun pasatzera oso pozik ibili
ginen. 4.mailan Iratze etorri zen andereño bezala , pila bat ikasi
genuen berarekin eta oso ondo pasatzen genuen.
4.
maila bukatu genuenean, udan karta bat bidali ziguten, taldeak aldatu
egin behar zigutela, ez ginelako ezagutzen eta hori egia zen. Nik ez
neukan batere harremanik beste gelakoekin, baina udan hasi ginen
kalera ateratzen beraiekin eta harreman askoz hobea geneukan. 5.
mailan hasi ginenean, oso urduri nengoen ez nituelako ezagutzen
irakasleak. “Juanma eta Gurutze”. Gurutze pixka bat ezagutzen
nuen baina Juanma berriz. Ezer ez. 6. mailan hasi ginenean ez
nengoen batere urduri, ondo ezagutzen dituelako. 6. maila bukaeran
Zarautzera joan ginen. Ederki pasa genuen.
Aita
Iparragirre eskolatik joateak pena ematen dit. Baina Loinazpen espero
dut ere ondo pasatzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario