AITA
IPARRAGIRRE
Ni
Jon Garmendia naiz. Eskola honetan 2 urterekin hasi nintzen. Irune
izan zen gure andereinoa lehenengo mailara arte. 5 urteko gelan,
Wissal etorri zen gure gelara. Marokotik etorri zen. Gauza sinpleak
ikasten genituen, gehiketak, kenketak...
Lehenengo
mailan, Sara izan zen gure andereinoa, urte horretan, Arotz Enera
joan ginen eta joku asko egiten genituen. Oso ondo pasa genuen. 2.
mailan, Sara berriz ere gure andereinoa izan zen. Ez naiz ezertaz
ere gogoratzen zer egin genuen 2. mailan.
3.
mailan, Joxe izan zen gure irakaslea. Eduki ditudan irakasleetatik,
bera izan da gustokoena, Juanma eta Gurutzerekin batera noski. Urte
horretan, Lekeitiora joan ginen, eta ederki pasa genuen. Arraun
egiten... 4. mailan, andereino berria izan genuen Iratze. Gauza asko
ikasi genituen baina urte bukaeran baja hartu zuen eta Ainara etorri
zen. Oso umoretsua zen. Uda horretan, Alan, beste herri batera
bizitzera joan zen zoritxarrez.
5.
mailan Juanma eta Gurutze izan ziren gure irakasleak. Oso ondo pasa
ditugu 2 urte hauek beraiekin, Hasieran ez genuen ezer ere ez hitz
egiten. Orain berriz, ez gara isiltzen. Ikasle berri bat izan dugu,
Asmae, Lazkaotik etorri da. Orain gure lagun ona da. Zarautzera joan
gara 2 egunetarako. Istorio arrigarriak kontatu dizkigute. Ederki
pasa dugu nahiz eta irteera motza izan. Irakasle ederrak izan dira
Juanma eta Gurutze.
Pena
asko ematen dit Loinazpera joateak, baina gogo handia daukat. Hau
eskola ederra da eta pilo bat ikasi dugu. Eskerrik asko pertsona
izaten erakusteagatik Juanma eta Gurutze!!
JON
GARMENDIA
No hay comentarios:
Publicar un comentario