viernes, 19 de junio de 2015

AGURRA

AGURRA

Ni Garazi naiz, eta aurki eskola honetatik banoa. Horregatik, nik bizitako gauzetako batzuk kontatuko dizkizuet. Adibidez, oroitzapenak.

Nire oritzapen onenak, txikia nintzenekoak dira. Oso ongi pasatuz ikasten genuelako, eta eguna estresatuta edo agobiatuta pasatzen ez genuelako. Baina orain handitu naizenez, horiek guztiak atzean utzi eta aurrera jarraitu behar dut (Nahiz eta oraindik egunak ez ditudan estresatuta edo agobiatuta pasatzen, baina aurki iritsiko da hori ere).
Nire oroitzapen txarrenetako bat, 6.mailan izan zen, lehen hiruilabete hasierako azterketa batean. Gutxi ikasita joan nintzenez, azterketan huts egin nuen, etas lehen aldia zenez azterketa batean huts egiten nuela, oso gaizki pasa nuen (baina badakit nire errua izan zela gutxi ikasita joan nintzelako).

Maila batetik beste batera pasatzerakoan aldaketa batzuk egon dira, adibidez, 5.mailatik 6.mailara pasatzerakoan, lan egiteko modua asko aldatu zen. Jarduerak sailkatuta egon ordez, priektuak jarri zituzten. Baina ala ere proiektuektuen bidez ere oso ongi ikasten da.

Nik, eskola honetatik joateko gogoa daukat, ez eskola txarra delako eta ez delako ezer ikasten, baizik eta eskola honetan denbora asko pasa dudanez, eta badakidanez nola organizatzen diren eskola honetan, beste eskolek, (kasu honetan Loinazpek) nola funtzionatzen eta organizatzen diren kuriosidadea dudalako.
Baina pena ematen dit ere eskola honetatik joateak.

Bukatzeko, eskerrikasko eman behar dizuet nire tutore eta irakasle izan zaretenoi:
Karmele, Mariaje, Xabi, Juanma, Gurutze... Benetan eskerrik asko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario