viernes, 19 de junio de 2015

AGURRA

AZKEN AGURRA

Ni, bi urte nituenetik Aita Iparragirre herri eskolan egon naiz ikasten, eta pertsona obea izaten eta elkarbizitzen asko ikasi dut. Eskola honek apoioa eman dit. Irakasleak ere asko laguntzen zidaten, nire tokian jartzen ziren eta arazoak konpontzen laguntzen zidaten.

Haur hezkuntza osoan, (2,3,4 eta 5 urteko gela) Irune izan zen nire irakaslea, 1. eta 2.mailan Sara izan zen, 3.mailan Joxe baina urte horretan bertan jubilatu egin zenez bere ordezko bat etorri zen, Gloria. 4.mailan berriz, Iratze izan zen baina baja hartu behar izan zuenez, Ainara etorri zen. Eta azkeneko bi urte hauetan, (5. eta 6. maila) Juanmarekin eta Gurutzerekin egon gara; baina lastima da, 6.mailako azken hilabetean, Gurutze oposaketetako tribunalera joan dela eta bere ordezko bat etorri da, Beatriz.
Lehen aipatu dudan bezala Aita Iparragirre herri eskolan 10 urte igaro ditut. Nire iritziz, eskola honek egin dugun gauza onena, bi gelak nahastea izan zen, 4.mailan. Nahiz eta sinesteko zaila izan, pertsona gutxi batzuk kenduta, ez ginen begiratzen eta ez genuen hitzegiten, ematen zuen, bi planeta ezberdinetan bizi ginela. Baten daki ez bazituzten gelak nahastu nola egongo ginen orain. Beste gustatu zaidan memontu bat ikasle berriak etorri zirenean izan zen, Asmae (6.maila) eta Wissal (5 urteko gela) etorri zirenean. Eta horaintxe gogoratzen dudan momentu txar bat, gorputz heziketan gauza batekatik HB jarri zigunen, batzuk merezita beste batzuk merezi gabe.

Loinazpera joatea aldaketa haundia izango da, eta gehiago saiatu beharko dut. Era ezberdinetan egin beharko ditugu lanak eta beste egoera batzuetara ohitu beharko naiz. Ala ere oso pozik nago jende berria ezagutzeko gogoz.
Eskerrak ematen diet pertsona obea izaten lagundu didatenei, eta ikasteko aukera eman didaten ikasle eta irakasle guztiei. Oso ondo pasatu dut eta momentu ezin obeak bizi izan ditut. 10 urte eskola honetan igaro ondoren ekerrak ematen ditut, bisitan etorriko gara. Beti gogoan izango zaituztegu.
AG UR!!!!!!!!!!

Garazi Urkia

No hay comentarios:

Publicar un comentario