viernes, 19 de junio de 2015

AGURRA

AGURRA

3 urterekin hasi nintzen Aita Iparragirre herri eskolan. Ordura arte, aita eta ama lanean egoten zirenean, amonarekin egoten nintzen.

Eskolan hasi nintzenean, Iñigo eta Jon oso ezagunak nituen, bat bizilaguna eta bestea lehengusua. Gainera, horien gela berdinean tokatu nintzen, gure andereñoa Irune izan zelarik, hau ere oso ezaguna, nire amaren lehengusua. Haseran, oso pozik joaten nintzen, gerora, berriz, denetik egon da, batzuetan pozik eta beste batzuetan batere gogorik gabe...

Oroitzen naiz nola jolas garaietan futbolean jolasten genuen. Bi taldetan banatuta geundenez, beti A B-ren aurka jolasten genuen. Eskolaz kanpo ere, berdina gertatzen zen, beti A-koak A-koekin eta B-koak B-koekin, ez zegoen modurik denak batera jolasteko.

Irakasleen aldetik, asko ezagutu ditut, hala nola: Irune, Sara, Joxe, Iratze, Gloria, Jose Luis, Marijo, Jorge, Ainhoa, Juanma, Gurutze... Ia denak nire gustokoak izan dira, nahiz eta batzuekin ez naizen oso gustora egon. Denen partetik jaso ditugu bronkak, batzuk merezitakoak eta beste batzuk kulparik gabe.

Azken urte honetan, lan egiteko modua ez da besteetan bezalakoa izan. Modu honi proiektua deitu genion. Proiektuan gai bat hiru arlo edo gehiagotan landu dugu, esaterako, maketa. Gainera hiruhilabete amaiera honetan, esposizio bat egin dugu hauekin.

Aita Iparragirretik, irteeran bat edo beste ere egin dugu, nagusienak: Arotzenera, Lekeitiora eta Zarautzera. Hiru irteera hauek oso interesgrriak izan dira, gainera asko ikasi dut toki hauetan. Gogoratzen dut gure lehenengo irteera, kasu honetan, Arotzenera izan zen. Oso pozik nengoen, baina egun bat lehenago gaixotu egin nintzen. Horren ondorioz, bese kideak baina egun bat beanduago iritsi nintzen Arotzenera. Beste bi urteetan ez zen horrelako beste arazorik suertatu; eskerrak!

Hauetaz aparte, beste irteer batzuk ere egin ditugu, nahiz eta hauek ez izan besteak bezalako luzeak, hala nola: Harrikrutzera, Araiara, Arantzazura...

Urte hauetan, jolas eta lan asko egin ondoren, Aita Iparragirreri agur eta Loinazperi kaixo esateko garaia heldu da.

AGUR AITA IPARRAGIRRE!!!                       Ibai

No hay comentarios:

Publicar un comentario