lunes, 15 de diciembre de 2014

AZAROAK 25 (BERDINTASUNAREN EGUNA)

Azaroak 25-ean, 6.mailako kideok, hitz-egin ondoren, egun berezi horren izena ez zela batere egokia adostu genuen.
Publizitate anuntzio batzuk ikusi ondoren, emakumeenganako eskubideak ez zituztela errespetatzen konturatu giñen, eta horiekin ondorio batzuetara iritsi ginen. Emakumeen eta gizonen eskubideak adierazten dituzten anuntzioak egitea proposatu genuen.

Gure ustez, anuntzio asko kendu beharko lirateke, emakumezkoak eta gizonezkoak gehiegi desberdintzen dituztelako, nahiz eta lehengo urtean 200 anuntziotatik gora kendu zituzten. Horregatik orain kontu gehiago hartzen da publizitatea egiteko garaian. Egia esan, txikitatik,ematen edo oparitzen dizkiguten jostailuekin erakusten digute neskak, umeak zaindu eta horrelako gauzak egin behar dituztela, eta mutilak berriz, garraioekin edota konstrukzioekin jolastean erabateko mezu desberdina jasotzen dute.
Hasieran aipatu dugun bezala, egun honen izena (emakumeen kontrako indarkeria) ez zaigu egokia iruditzen, izenean emakume hitza agertzen delako eta gure ustez generoari buruz doalako gaia.

Lanketa honekin aurrera eraman nahi duguna publizitateetan generoa kontuan hartzea eta gizonezkoak eta emakumezkoak hainbeste ez desberdintzea da.
Lan honezaz gain, lanketa desberdin gehiago egin ditugu: bakarkako lana (sloganak eta produktuen publizitateak) , Olentzerok ekarritako opariak eta opariak egiten ez dakiten gurasoentzat eskola bat.

LH6



No hay comentarios:

Publicar un comentario