viernes, 21 de junio de 2013

AGURRA

                                     ESKOLAREN AGURRA

Kaixo: 21 ean Aita Iparragirre herri eskola utzi behar degu, eta Loinazpera joan behar degu.

Niri tristura asko ematen dit, 10 urte eskolan egon gara eta lagun hauek uztea ere tristea da, baina urte hauek zoragarriak izan dira, oso ondo ez naiz gogoratzen baina zoragarria izan da.

Gu orain 6.Mailan gaude eta Juanmarekin ni oso ondo nabil, gainera jende askok esaten du berarekin ondo prestatuta joaten dela... Batzuetan oso gogorra da baina beste batzuetan ez, baina Juanmarekin asko dibertitzen da eta ederki pasatzen degu.

Nik eskolan pila egun on pasatu ditut adibidez:
Agenda 21ekoa sortu nintzenean, eskursioetan, Play Backean etab...

Baina baita ere egun txar bat pasatu dut eskolan:
Jose Luis hil zenean, (Jose Luis gure Gorputz Hezkuntzako irakaslea zen), asko maite genuen, nik beintzat eta orain Gorka da gure Gorputz Hezkuntzako irakaslea, niretzat Jose Luisekin askoz hobeto zegoen.
Jose Luisen funeralera joan nintzen eta barrutik negarrez nengoen.
Eskolan ere negarrez nengoen, Juanma lasaitzen saiatu zen.

Alde batetik, emen nahi dut geratu, ez det nahi eskola hau utzi, nire betiko eskola delako, baina beste alde batetik Loinazpera joan nahi dut, eskola handiagoa, lagun gehiago etab.


Eskola hau asko maite dut, eta nire eskola betirako Aita Iparragirre izan behar da.


                             OSO ESKOLA ONA ZARA


                                           AGUR!!!!!!

                                                                                                                     UXUE AZPIAZU

No hay comentarios:

Publicar un comentario