viernes, 21 de junio de 2013

AGURRA (UNAI)

Niretzako, pasa ditudan 10 urteak Aita Iparragirre Herri Eskolan oso onak izan dira. Gauza txarrak ere pasa zaizkigu, adibidez, Juanmaren bronkak. Juanma gure irakaslea izan da bost eta seigarren mailan, oso irakasle ona da baina bronkak botatzen hasten denean, ikasle guztiak bildurtzen ditu. Oso oroitzapen ona eramango dut eskola honetatik.

3 urterekin hasi ginen eskola honetan, H.H.3an hain zuzen ere. Ez naiz asko akordatzen garai hartaz, baina gauza batzuetaz akordatzen naiz, adibidez, Aimar Barandiaran eta ni oso lagun onak ginela eta denbora osoan elkarrekin ibiltzen ginela. Gehienetan patioko ondarretan ibiltzen ginen, izugarrizko mendiak egiten eta batzuetan kotxe karrerak egiten. Gustora izango nintzen berriro 3-4 urteko ume bat.

L.H.6 izan zen nire ikasturte zainena. Asko dago ikasi beharra, baina oso ondo pasatu dut nire lagunekin batera, eskursioetan... Baina espero dut aurten ere bazkari bat egitea, lehengo urtean janaria oso ona zegoelako. Lehengo urtean, ensalada eta makarroiak boloinesan jan genituen, oso ona zegoen dena, hobeto esanda, ederra!

Espero dut Inaki eta Eritz bezala gu ere Aita Iparragirre Herri Eskolara etortzea Loinazpez hitzalditxo bat ematera, agur betirako.

Unai Mintegi

No hay comentarios:

Publicar un comentario