AGURRA
Jada
10 urte dira Aita Iparragirre herri eskolan, eta ohituta gaude
hemengo gauza eta ohiturekin. Baina orain beste eskola batera goaz,
eta hau utzi egin behar dugu.
Pena
pixka bat ematen du, ordutegiak eta beste gauza asko ezberdinak dira,
eta ohituta gaude hemengoekin. Gainera hemen denak bertakoak dira,
eta han denak beste herri batzuetakoak. Alde batetik pena ematen du
joatea, baina beste alde batetik gogoa ere ematen du, ohitura berriak
ezagutzeko.
Oso
esperientzia ona izan da eskola honetan ibiltzea, baina orain agurra
eman beharra daukagu. Horregatik despeditzen naiz eskola honetatik.
Gauza
askotan, irakasleek lagundu egin digute eta ondo portatu dira, baina
beste gauza batzuetan pixka bat pasatu egin dira, eta hori ez zait
ondo iruditzen, baina orokorrean oso onak izan dira eta gauza asko
barkatu digute. Asko kostatuko zait eskola berrira ohitzea.
Barandi
No hay comentarios:
Publicar un comentario