
Kaixo, dakizuenez, abenduaren 22ko errekreoan, ospatu genitun hauteskundeak. Agian, zuen gurasoak edo hau irakurtzen ari diren batzuk esango dute... bai zera!... hauteskundeak?, bai ba, hauteskundeak. Inguruneko "Gizartearen antolakuntza" gaiaren barnean, hauteskunde batzuren simulazioa egitea pentsatu genuen, horretarako aztertu genituen ordezkaritzak, udalen formakuntza, alderdi politikoen siglak, eta noski Idiazabalgo udalaren osaketa.
Osaketa erabakitzeko D´HONTen legea erabiltzen da, eta honen aplikazio praktiko bat egitea erabaki genuen.
Nahi genuena zera zen... LH5ko alkatea erabaki. Horretarako lau alderdi sortu genituen: Gorria, Urdina, Berdea eta Horia. Alderdi hauetako bakoitzean 5 ikasle kokatu genitun eta alderdi baten ikasle bat falta zenez, Juanma sartu genuen zerrendan.
Lehen Hezkuntzako ikasle den-denak gonbidatu genituen hauteskundetara, eta hortarako, boto papeletak, sobreak, urna, mahaia... prestatu genituen. Hautes-tokia ikastetxeko jangela izan zen.
Hauteskunde egunean, LH5ko den-denok genuen zer egina, batzuek ertzainak ziren, beste batzuek mahaian zeunden, beste batzuek txikiei laguntzen zritu ziren...
Beno ba amaitu zenean botoa emateko denbora, urna itxi eta bozkan kontatzera ekin genion.
Baino Juanmak esan zigun D´HONTen legea ulertzeko eta erabiltzen ikasteko, lehenik ehunekoak, proportzionaltasuna, zatikiak...eta ezdakit zenbat gauza gehiago ikasi beharrean geundela, eta hortantxe aritu gara. Atzo kontatu genituen bozkak eta berehala kokatuko ditugu hemen emaitzak, bitartean ondo izan
kaixo juanma:eskerrikasko bozketarena itsatsi dezulako agur
ResponderEliminaranass
Kaixo Juanma :eskerrik asko hori jartzeagatik,orain ulertu dut askoz obeto.
EliminarUxue
Kaixo Juanma,mila esker jarri diguzunagaitik.Agur.
ResponderEliminarAllende
kaixo:
ResponderEliminarorain udalarekin zer egingo dugu? bueno ori zen galdera,agur.Joane