martes, 21 de junio de 2011

AGUR ESKOLARI (Olaia Aguilar Iparragirre)

De argazkiakagurra

Ni, ez naiz hain ondo akordatzen nire eskolako lehenengo egunak nola izan ziren, baina, ondo pasatu nuela bai. Urtean zehar, irakasle atsegin eta onak eduki ditut, H.H an, Karmele andereñoa gustatu zitzaidan gehien eta L.H an berriz, Juanma, hau da, gure oraingo maixua. H.H an, 18 lagun ginen baina hiru joan ziren, Ainhoa, June eta Beñat, baita ere, beste hiru etorri ziren, bat errepikatutakoa, Julen, eta beste bi kanpotarrak, Ariane eta Amine, horiek kontuan hartuta, 18 gara orain klasean. H.H an jarrera oso ona eduki dugu denok eta L.H an ere bai. Bihurrikeriak ere egin izan ditugu H.H an, eta baliteke L.Han ere guk egin izana baina ez dakit hain seguru. Asko aldatzen da H.H tik L.H ra dena, irakasle gogorragoak baidira, lan geroz eta zailagoa baida... Lehen esaten zuten, gu, aita iparagirreko gelarik hoberena ginela baina orain uste dugu, 5. mailakoak direla, etorri ziren 3 lagunekatik baita ere izan daiteke, ez da hain segurua baino... oso sosoak baigara. Jangelan ere ibili nintzen egun batzuk baina normalean etxean bazkaltzen nuen. Jangelara, Olaia Aranburu, Irantzu, Iraitz, Julen, Amine eta Ariane joaten ziren. H.H tik L.Hra, jolasgaraien ordutegi eta moduak aldatuta zeuden, adibidez, H.H koak, goizeko jolasgaria eta arratsaldeko jolasgaraia zeukaten eta L.H koak berriz goizekoak bakarrik. H.Hkoak, goizeko jolasgaraia, L.H koak eta gero zuten, hau da, 11:30 etan. Lagunartean txikitan arazoak edukitzen nituen ez zidatelako uzten jolasten lagunek, baina orain berriz, oso ongi konpontzen naiz. Horrela segitzea espero dut lagunekin, hau da, arazorik gabe eta ondo. Eskola goizez denean, H.Hkoentzat, normala izaten zen ordutegia, baina, L.Hkoentzat berriz, orduerdi luzeagoa, hau da, 9:00etatik-13:00ak arte. H.Han, arloak, simpleagoak izaten ziren, hauek egiten genituen:

Gaztelera, Ingelera, Psikomotrizidadea eta Euskera. Arlo horietatik aparte, jolastu egiten genuen. LH.ko arloak, hauek izaten ziren:

Euskera, Matematika, Ingurunea, Gaztelera, Ingelera, Tutoritza, Gorputz hezkuntza, Musika, Plastika eta Erlijioa/HJA. L.H.6an geundenean, xakea ere izan genuen arlo bezala Anttoniorekin. H.Han etxeko lanik ez genuen edukitzen baina L.Han berriz bai. L.H.1 eta L.H.2an oso gutxi, bakarrik asteazkenetan, eta L.H.3tik aurrera egunero lanak ematen ziguten eta gainera geroz eta zailagoak. Azterketak ere izan ditugu L.Han zehar eta batez ere azkeneko hiruhilabetean. Nik, oso ondo gainditu ditut azterketak eta oso gustura nago egin dudanagatik. L.H.5, eta L.H.6an, eskola 2.0 ordenagailu txikiak ekarri ziguten eusko jaurlaritzaren partetik bakoitzak bat erabiltzeko eta bakoitzak bere lana egiteko. Lan asko egin dut 2 urte hauetan zehar ordenagailu txikiekin eta bakoitzari oso erabilgarria egin zaigu gauza askotarako. H.H eta L.H.an ere irteera asko egin izan ditugu eta oso ondo pasa dut irteera guztietan nahiz eta batzuk aspergarriak izan. Jaialdi edo festak ere egin ditugu eskolako ikasle eta irakasle guztiok, hauek egin ditugu:

Eskola kurtso amaierako bazkari erraldoia, kurtso amaierako ibilaldia... Jaialdi gehiago ere egin izan ditugu, inauteriak adibidez, mozorrotu egiten ginen eta gero kaletik kalejiran joan. H.Hkoak, beti berdin jantzita joaten ziren. Jolasak, H.Han simpleagoak dira L.Han baino, baina H.Han gehiago jolasten baita. Eskolan zehar ere H.Hkoak eta L.Hkoak ekintza asko egiten ditugu, bat hau da, merkatu txikia, trukaketak egiten ziren behar ez ziren jolasekin. Nik oso ondo pasatzen nuen. H.Htik L.Hra arauak ere asko aldatzen ziren, ekintza bakoitzeko aldazen dira, hauek dira:

Jangelan, klase/gelan, jolasgaraietan...

Ni, kurtso guzti hauetan, pozik sentitu naiz, nahiz eta batzuetan lagunekin arazo txikiak eduki, segituan konpontzen direnak. Horrela segitzea espero dut.

Oso azkar pasatu zaizkit aita iparagirre eskolako kurtso guztiak eta orain loinazpe institutura joan beharra. Gogoa badut loinazpera joateko, baina eskola honetan geratzeko ere bai. Ni, eskola honetan, oso gustura ibli naiz baina... azkeneko momentua iristen denean.. triste jartzen naiz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario