![]() |
| De argazkiakagurra |
Ni, lehenengo aldiz, Idiazabalgo eskolan, 3 urterekin hasi nintzen, 3 urteko gelan. Aurretik, 1 eta 2 urteekin, Beasaingo aurtzaindegira joaten bai nintzen, SEASKAra. Idiazabalgo eskolako lehenengo eguneko aurreko egunean, ez nuen eskolan hasi nahi, udako oporrak betirako amaitu zirela uste nuelako. Lehenengo egunean, oso berandu iritsi nintzen eskolara, eta gainera kasketarekin. Oso lotsatuta pasatu nuen lehenengo eguna, eta bigarrena, eta hirugarrena,... Kurtso osoa pasatu zen, eta oraindik, erdi lotsatuta nengoen, eta berandu eta kasketarekin iristen nintzen eskolara. Gutxinaka-gutxinaka lotsa baztertzen joan nintzen, eta eskolako lagun berriekin jolasten hasi. H.H.3an gelan, Olaia Ag, Ane, Olaia Ar, Aimar, June, Idoia, Irati Ip, Irantzu, Ibon, Abel, Eneko Irati M, Amaia, Eliabet, Imanol eta ni , eta andereño Karmele ginen. Karmelerekin, 3 urte egon nintzen, 5 urte arte. H.H.an, Manoli, Miren, Imakulada eta Mertxe ziren gure irakasleak. H.H.4an Beñat izeneko mutil bat etorri zen, eta H.H.5an joan egin zen errenteriara. L.H.1an, eta L.H.2an Amaia andereñoarekin izan giñen, eta L.H.1an Naiara izeneko bat praktikata etorri zen, bi astetarako. L.H.2an, Amaia praktikak egitera joan zen, eta bere ordez, Sara izeneko andereño bat etorri zen. 2. mailan ere, Jon izeneko mutil bat etorri zen ginasiara, praktikata. 2. zikloan, Mª Karmenekin izan ginen, eta 3. zikloan Juamarekin. L.H.4an, Ariane izeneko neska bat etorri zen Brasildik. Amine, eta Julen etorri ziren ere. Amine marruekosetik etorritako mutiko bat da, eta Julen, errepikatu egin zuen mutil bat. L.H.4an, nire lehengusua, June, Errenteriara joan zen bizitzera. Urte berean, Belen, ingleseko andereinoaren partez, Joxe Mari, eta Amaia izan genituen. L.H.4an ere, ginmasiara, praktikak egitera, Aimar, eta Jon etorri ziren, baina, denbora desberdinetan. Aurten, Kurtso hasieran, Julen Goia, praktikata etorri zen, eta beranduago, Jose Luis operatu egin behar zelako, bere ordez Naroa izeneko anderño bat etorri zen. Nire lehenengo egunetan, lotsatuta egoten nintzen, eta kurtsoz aldatzen genuenetan, lehenengo egunetan ere lotsatuta egoten nintzen. Hasieran bai, lotsatuta egoten nintzen, baina egunak pasa ahala, lotsa pasatzen nuen. Ni orokorrean ongi moldatu eta portatu naiz, nahiz eta batzuetan haserreak izan. Nik eskola honetan, gauza asko ikasi ditut, H.H.an, L.H.an, desberdintasun asko daude, lan egiteko era, denbora pasatzeko era, ikasteko era, lanak... H.H.an, jolastu egiten da, baina H.H.4-5an, behintzat, zenbakiak, hizkiak, zenbatzen, irakurtzen...ikasten duzu, eta L.H.an berriz, lan gehiago egiten da, H.H.4-5an ikasitakoa, errepasatu, eta batzen, kentzen, bidertzen, zatitzen, berretzen, errotzen eta gauza berri gehiago. L.H.an, azterketak egiten hasten zara, gehienetan L.H.3 aldera. Ez dira oso zailak izaten, bakarrik gogorrena, ikastea izaten dela. Edozein arloetako azterketan izan ditzazkegu. Gure arloak, H.H.an, eta L.H.an desberdinak dira. H.H.an, Psikomotrizitatea, gaztelera, eta ingelera ziren, eta L.H.an, Ingelera, Matematika, Hizkuntza, Ingurunea, Gaztelera, H.H., Gurutzerekin euskera(Irakurketa), G.H., Musika, Plastika, H.J.A., Turitza eta Xakea. Niri gehien, Matematika, Plastika eta G.H. gustatz
Geletakoak:
Haur hezkuntza.
Sortzen diren arazoak, hitzeginez konpontzen saiatuko gara.
Gela barruan, oinez ibili behar gara.
Tonu egokian hitz egin behar da.
Gelako materiala zaindu eta txukun gorde behar dugu.
Lehen zikloa:
Aulkian, ondo eseriko gara.
Inskanbilarik gabe ibili eta lasai arituko naiz lanean, zain egten ikasiz.
Erabilitako materiala zainduko dut.
Haserreak hitz eginez konponduko ditut (gatazka txokoa):
Banaka hitz egin.
Entzuten ikasi.
Bigarren zikloa:
Lanean gaudenean erne, arretatsu eta isilik jardungo naiz.
Lanak bukatzutat eman baino lehen birritan aztertuko dut.
Ajenda egunero erabiliko dut etxean eta eskolan.
Lanena, ondo eseri eta postura egokian jardungo dut.
Txukun eta ordenatua izango naiz lanarekiko eta inguruarekiko.
Hirugarren zikloa:
Apalak ordenatuta edukiko ditugu.
Motxila bere tokian utziko dugu.
Gela txukun utziko dugu.
Arretaz entzungo dugu.
Lanak ajendan apunatzeko denbora hartuko dugu.
Lanak egin aurretik ajendan idatzitakoa irakurtzeko denbora hartuko dugu.
Burlak, irainak... onartezinak dira.
Besteen gainetik egotea uposatzen duten jarrerak, baztertuko ditut.
Nik oso ondo, urte hauetan, jaialdietan pasatu dut. Urtero egiten da, kurtso bukaerako jaialdi, eta bazkaria. Jaialditik, gehien, dantza gustatu hoi izan zait. Mozorroak ere, asko gustatzen zaizkit. Eskola hontan beti mozorrotu gara inauterietan:
H.H.3n Arriketarrez mozorrotu ginen eta guk egin genuen tragea.
H.H.4n kaldereroz mozorrotu ginen.
H.H.5n baita ere kaldereroz mozorrotu ginen.
L.H.1n pirataz mozorrotu ginen gehienak piraten etxeko bufarekin.
L.H.2n nahi genuen bezala mozorrotu ginen eta ni berriro ere pirataz mozorrotu nintzen.
L.H.3n baita ere nai genuen bezala mozorrotu ginen eta Ane eta ni, txinitaz mozorrotu ginen.
L.H.4n txorimaloz mozorrotu ginen.
L.H.5n ijitoz mozorrotu ginen eta gure gelan oiloak zirina egin zuen, gero kiroldegian ere bai.
L.H.6n nahi genuen bezela mozorrotu ginen eta ni tximeletaz.
Eskola honetan nagoenetik, ez dakit zenbat irteera egin ditudan, baina badakit asko, eta urtero. L.H.1an 3 egun pasatzera joan ginen, Piraten etxera. L.H.3an Zarautzera joan, ginen, 3 egun pasatzera, oso ongi pasa nuen. L.H.5an berriz, Baratzera, 3 egun pasatzera eta aurten, L.H.6an, Orioko Ingleseko barnetegira joan ginen, 5 egunetarako. Oso ondo pasa genuen, Inglesa ikasten. Ondo, ez nuen Orion bakarrik pasa, beste irteeratan ere ondo pasa nuen. Eskola kiroletan, ere oso ondo pasatzen dut, nahiz eta aurtengoa amaitu. Egiten ditugun, kirolak: Saskibaloia, Eskubaloia, eta Futbola, izaten dira, eta nahi izaten badugu, beste kirolen bat. Aurten, gure azkeneko urtea da eskola honetan, eta eskola honetako ekintzetan. Lehengo urtean, Eskola 2.0koek, arbel taktil bat, eta higei oredenagailu portatul txiki ekarri zizkiguten. Hasieran, kriston ilusioa sentitu genuen, ordenagailuak, etxera eraman genitzakelako, baina azkenean, ezin izan genuen, etxera eraman. Azkenean bakoitzak berea izan genezakelako, ilusio handia sentitu genuen. Txikitako, eta ez hain txikitako oroitzapen batzuk ditut:
H.H.3 n geundela, etxe bat zegoen gelan, Ibonek etxeko balkoitik salto egin zuen eta lanpara bat apurtu zuen.
H.H. 4-H.H.5en, Beñat, komunetik prakak jeitxita etortzen zen eta anderdeinoak lotzen zizkion, gero bronka jasotzen zuen. Bronka botatzen zion bitartzan, gu, parrez lehertzen haritzen ginen.
H.H.5 en geundela, Astigarragakoekin, kontaktuan egon ginen eta bi panpina aldatu genituen.
H.H.-n arkatz bat hartzen zuen, Irati Ip.-ek eta “magia” egiten zuen, atzeraka botatzen zuen eta batzuek, desagertu egiten zela hsten zuen.
L.H.3-n Bestelako ekintzetan, gurutzerekin, robotaren jolasean gebiltzan, eta Gariri tokatzen zitzaion, robota izatea. Robota, begiak itsita zihoan, eta mahai baten azpian sartu zutenean, bera ez zen konturatu, eta begiak irekitzerakoan, burua altxatu zuen, eta PUM!!!! buruarekin mahaia jo zuen. Oroitzapen hauek, lehenengo egunetan, edo pixka bat beranduago gertatuak dira, baina gu, iada, azken egunetan gaude. Ni oso emozionatuta nago, urrengo urtean, BIPera goazelako, eta uda iristear dagoelako, baina tristura ere badut, gure azkeneko egunak direlako eskola honetan. Hau da, eskola honetako 9 urteen laburpen antzeko zerbat.

No hay comentarios:
Publicar un comentario