![]() |
| De argazkiakagurra |
Eskola honetan 10 urte gabiltza jolas, lan... egiten. Bertan, H.H.2-n hasi ginen, gure lagunekin elkartuz, negar pixka bat eginez... horrelaxe hasi ginen eskola txikian, ondoren oroitzapen on edo txar bihurtzen diren gauzatxo txikiekin.
Nire eskolako lehenengo egunetan, urduritasun pixka bat sentitu nuen.
Bertan egindako lagunak izango ziren betirakoak, nahiz eta bakarrak ez izan. Onartu beharra dago hasieran denok genuela lotsa pixka bat, baina denboraren gauza zen. Gure irakaslea ez zen asko aldatu haur hezkuntzan, 4 urte oso egon zen gurekin, nahiz eta ez egon egun guztietan; praktika batzuetara joaten zen, baina ala ere gure laguna egin genuen. 2 urterekin, txikiak ginenez gero, ez zeuden hasarraldi asko edo bestela tontakerien gatik, ala ere denok neskatxa baten oroitzapen bat daukagula esan daiteke, Ainhoa zen, denei tiratzen zigun iletik, baina ondoren H.H.3-n joan zen. Guk lagunekin aldaketa asko eduki ditugu, alde batetik, joanaldiak eta bestetik etorraldiak, June eta Iraitz, lehengusinak H.H.3-n etorri ziren eta June L.H.4-n joan zen Errenterira, Beñat H.H.4-n etorri zen eta H.H.5-n Errenterira joan zen, Ainhoa, lehen aipatu dudan bezela, H.H.3-n joan zen Usurbilera (kasualitatea, nire lehengusinaren gela berdinera), L.H.4-n ikaskide batek errepikau zuenez gure gelara etorri zen,
urte berdinean ere, Ariane Brasiletik, etorri zen eta azkenik, kurtso bukaeran, Amine, hau Marruekosetik etorria.
Nik ederki pasatzen nuen lagunekin, batez ere jolasean.
Eskola honetako nire sentipenetan, poza sartuko nuke nik, ez zen beti horrela, baina bai gehienetan.
Oroitzapen asko ditut nik eskola honetan, batzuk bihurrikeriak ere badira baina ez zaizkidanak ahaztuko, adibidez, lehen aipatutakoa, Ainhoa besteei iletik tira eta tira ibiltzen zela, baina oraindik ez dakit arrazoia, beste bat, Beñat komunera joaten zen bakoitzean, gelara prakak geitsita etortzen zen eta irakasleak errieta egin ondoren beti prakak igo eta lotu egiten zizkion.
Iratik Ip., beheko parke txikian dagoen tubotik erorita eskua puskatu zuela ere gogoratzen naiz, H.H.3-n Ibonek, etxetik saltatu eta argia puskatu zuen, eskola txikitik ateratzeko eskaileretan baila bat zegoen, eta jolas garaiean edo parkera jeisterakoan denok baila horretatik jaisten ginen, txirristara bat izango bazen bezala. Hori zen niri gehien gustatzen zitzaidan jolasa.
Nire jarrera beti izan da ona, baina gauza bat badut gogoan, eskola txikian geudenean, ez dakit zergaitik baina Beñat negarrez hasi zen, eta irakasleak uste zuen ni izan nintzela, orduan, niri errieta egin zidan, normala denez, errieta egin zidan lehenengo aldia zenez gero, ni oso urduri nengoen.
Arazoak konpontzeko tresna bat zegoen, belarria eta ahoa, batek belarria zuen eta besteak ahoa, horrela funtzionatzen zuen, belarria zuenak besteak esandakoa entzun behar zuen, eta ahoa zuenak zuen hitz egiteko baimena, besteak entzuten zion bitartean. Ni bertara, 1.aldiz bakarrik joan nintzen, Irati M.-rekin palan jolasten hari nintzen, eta nik pelotari eman partez Iratiri aurpegian eman nion.
Zeuden arauak ere errespetatzen nituen.
Ezarritako ordutegiak, ondo egon dira, baina txikia nintzenean, beti esaten nuen
jolas-garaia luzeagoa izan behar zuela, horrela jolasteko denbora gehiago!
Ama etxean dudanez gero, jangelara inoiz ez naiz joan, baina lehenengo zikloan
joan egin nahi nuen, bazkaldu ondoren jolastu egiten zutelako Ala ere 2.-enean gogo guztiak kendu zitzaizkidan.
Arloak, txikitan denak nituen gogoko, baina denbora pasa ahala dena aldatu zen, batzuk zailagoak ziren, besteak itsusiak, besteak berriz, entretenigarriak...
denetik zegoen. Batzuetan, norbaiten urteak baziren, “Tux paint” programan marrazki, zorion gutuna.... egiten genion, bizkotxoa ere jaten genuen, baina niri gehien gustatzen zitzaidana, liburuska bat izaten zen, bertan, denek egiten zuten marrazki edo detaileren bat.
Gela guztiak ez ziren berdinak, adibidez, H.H-n jokuak, eszena-tokia... zeuden baina L.H-n berriz, apalak, liburuak... dena lana egitekoa.
Irakasleetan, batzuk majogoak ziren, besteak genio txarrekoak..... hauek ere denetik zeuden, baina 5.mailara joateko, nik beldurra nuen, Juanmarekin tokatu ginelako, niri txikitatik ematen zidan beldurra, baina denborarekin ikusi genuen denok, ez zela uste genuen bezalakoa.
Urte guzti hauetan egindako lanak, etxean gordetzeko oitura daukat nik. Errez burutu ditutela iruditu zait, nahiz eta batzuetan pixka bat kostatu. Eskola honetan asko eta ondo ikasi dut nik.
H.H-L.H-ko ezberdinasuna nik asko nabaritu nuen, lana egiteko modua aldatu egin zen, gutxiago jolasten genuen... eta hemen gaude, eskola honetako azken egunetan.
5.mailan, “Eskola 2.0”-ko bakoitzarentzako ordenagailu txikiak eta denontzako arbel elektroniko bat ekarri ziguten, hasieran denok geuden emozionatuta, baina ez zuten egiten eta horregaitik ez genituen erabiltzen. Baina ala ere, 6.mailan hasi ginen erabiltzen, geroztik lan asko egin dugu eta horrela segitzen dugu, testuak bertan idazten ditugu, gainera blog-arekin gehiago erabiltzen dugu.
Normala den bezala, kurtsoa bukatzear dagoenean, hau da, kurtso bukaeran, azterketak egiten dira, urte guztian eman ditugun gaiei buruz. Niri ondo joan zaizkit. L.H.4-n, denoi, azterketa berezi bat egin ziguten, Ebaluazio Diagnostikoa, erreza iruditu zitzaidan.
Jolas-garaiak beti izan ditut gogoko, bertan denetik egin dugu, lanak, ikasi, jolastu... batez ere gehiena, goizez bakarrik hasten garenean, luzegoak bai dira.
Eskolaz kanpoko kiroletara lagunak apuntatu ginen L.H.3-n, saskibaloian, futbolean, eskubaloian, ostiko-sofbolean.... gehiago ere badaude. Hauek Goierri mailan jolasten ditugu eta talde bat edo beste Gipuzkoa edo Euskadi mailara iritxi daiteke. Bertan, lagunak egiten dira, gainera eskolaz aldatzen garenean gehienekin, elkartu egiten gara.
Eskola honetan mozorro asko ikusi ditugu, eta askotan mozorrotu gara:
H.H.2-n zanpantzarrez mozorrotu ginen; gogoratzen naiz ez nuela txapelik, H.H.3-n arriketarrez (Pedro Picapiedra), H.H.4-n kaldereroz, H.H.5-n kaldereroz, L.H.1-n pirataz, L.H.2-n nahi genuen bezala, L.H.3-n nahi genuen bezala; ni Irati Ip.-rekin pijaz mozorrotu nintzen, L.H.4-n txorimaloz, L.H.5-n ijitoz eta L.H.6-n biodibertsitatez.
Egin ditugun ekintzak, adibidez mozorro egunean, maila bakoitzak dantza bat dantzatzaen du. Txangoak ere egiten dira, mendira, zinera, museoetara... beste txango mota bat ere egiten dugu, zikloan 1.aldiz egiten da, 3 egun pasatzen ditugu horrelakoetan, bertan, 2 lo eta egun bat pasatuz. Niri gehien gustatzen zaidan txangoa, 3 egun pasatzen direnetakoa da.
Jaialdiak, mozorroenak, Santa Ageda ospatzen dugunetakoa; txistorra janez, biodibertsitate astea; hemen, jokuak egiten dira, aurpegia ere pintatu daiteke...,
korrika!; bertan, korrika egiten dugu herrian zehar, 2011-an korrika ordu honean pasatu zenez 5 eta 6. mailakoak beraiekin egin genuen korrika, ....
askoz gehiago ere badaude.
Azkeneko eguna iristeko irrikitan egoten gara denok, gero uda dator, piszinak daude... oso ondo pasatzen dugu, baina 6. mailako azkeneko egunak ez dira beti beste mailatan bezain dibertigarriak, ez da lan asko egiten dugulako, gaiera azkeneko egunetan inoiz baino gutxiago egiten dugu. 6.mailan gauza da, bukatu zaigula eskolako abentura, beste batetara goazela, Beasainera, bertan, lagun berriak egiten direla, irakasle berriak... pentxatuz niri gogo handia sartzen zait joateko baina gero gure eskolara begiratu eta pena pixka bat ematen dit, 10 urte pasatutako eskolari agur esatea, baina ala ere badakigu beti egongo dela Idiazabalen, geure herrian. Irakasleei agur esatea ere zaila da nahiz eta batzuk bertan bizi eta kaletik zehar ikusi. Lagunak, ez daukagu denak eskola berera joan beharra, gu ez gara separatu baina gertatuko bazen, oraindik eta gogorragoa izango zen, ala ere Beasaingo eskolan hasten garenean 2 taldetan banatuko gaituzte, baina ala ere jolas-garaietan... ikusiko gara.
Orain, eskola honi agur esateko ordua denez, azkeneko egunak ondo, gogoz... aprobetxatuko ditugu.

No hay comentarios:
Publicar un comentario