Ni eskola honetan bi urterekin hasi nintzen. Lehenengo egunean nire amarekin joan nintzen. Gelan sartu bezain pronto nire gelakoak izan behar zutendenak han ikusita lotsatu egin nintzen. Ni, nire lagunekin ibiltzen segituan hasi nintzen eta ederki moldatzen ginen gainera, gure arteko harremana ona izan da beti. Ni bi urteko gelan hasi nintzenean nire irakaslea Karmele izan zen eta irakasle berdinarekin bost urterarte egon ginen, hau da, lau urte. Karmele ikastaro bat egitera joan zen bitartean, Manoli izeneko beste irakasle bat etorri zen. Bi urteko gelan ere, praktikatan egon zen beste irakasle bat izan genuen, Amaia. Ondoren, L.H.1- L.H.2 mailetan Amaia izan nuen irakasle eta irakasleaz aparte, beste bat izan genuen praktikak egitera etorri zena, Naiara. Amaiak etorri ezin izan zuen zenbait egunetan Sara izan genuen irakasle. L.H.3- L.H.4 mailetan berriz Marikarmen izan genuen irakasle eta azken bi urteetan Juanma. 2. zikloan ingeleran Belenek egon ezin izan zuen egunetan Joxemari eta Amaia izan genituen. 3. zikloan berriz ingeleran Arantzazu etorri zen praktikak egitera.Soinketan, ziklo honetan, Julen etorri zen praktikak egitera eta Joseluisek etorri ezin izan zuen egunetan Naroa izan genuen soinketako irakasle.Nik eskolan hasi ginenetik izan ditut lagunak naiz eta batzuk joan eta beste batzuk etorri. Ni eskolan, bi urteko gelan hasi nintzenean hamar neska ginen gelan eta hiru urteko gelan bat joan eta beste bi neska etorri ziren. Lau urteko gelan ere beste mutil bat etorri zen eta bi urte emen egon ondoren Errenterira joan zen bizi izatera. L.H.4-an, gure gelatik, neska bat joan eta bi mutil eta neska bat etorri ziren. Gure gela orduztik ez da aldatu. Lehenengo egunean ni oso lotsatuta iritsi nintzen eskolara baino andik aurrera gustora joaten nintzen eskolara. Lau urte irakasle berdinarekin egon ondoren, 1. mailara iritsi nintzenean lotsatuta eta urduri egon nintzen, irakasle berriazela eta. Niretzat lehenengo egunak izaten ziren okerrenak. Nire ustez, nire jarrera beti ona izan da, arlo guztietan, ekintza guztietan,... Nik dakidala beintzat ez naiz inolako arazoetan sartu. Guk txikitan zenbait bihurrikeria egiten genituen: gelan genuen etxetxoko balkoitik salto egin eta argia autsi,... Ni arazoetaz ez naiz oso ongi gogoratzen baina 1. edo 2. mailan, ez nituen oso ongi bereizten “B” eta “D” eta horren ondorioz mahaian, papel bat erantxita izan nuen ondo ikasi arte. Eskola honetan ibili naizen bitartean, zenbait egintza atsegin izan ditugu, jaialdiak, irteerak edo mozorroak esate baterako. Zenbait jaialdi izan dira hemen: kurso bukaerako festak, txirula kontzertuak, piano kontzertuak,... Irteera asko izan ditugu: H.H-n Donostira joaten ginen eraikuntza handi batera eta bertan txontxongiloak ikusten genituen. Donostira ez ginen bakarrik joaten txontxongiloak ikustera, akuariumera ere joan ginen bein edo bein. Txiki Parkera ere joanda gaude, ederki pasa genuen. L.H-n ere izan ditugu zenbait irteera: L.H.1-ean, Pasaiara joan ginen hiru egun pasatzera. L.H.3-an ere izan gnuen irteera bat, Zarautza. Bertara ere hiru egun pasatzera joan ginen. L.H.5-ean, Baratzea joan ginen bertara ere hiru egun pasatzera eta oso esperientzia politak izan ziren bertako ekintzak. L.H.6-an Oriora joan ginen, ingleseko barnetegi batera. Bertara ez ginen hiru egunetarako joan, aste bete pasatzera joan ginen. Zenbait lagun egin genituen eta gainera ederki pasa genuen. Ermuakoak ere etorri ziren L.H.5-ean, guri, gure irakasleak, esan zigun Ermuara joango ginela eta oraindik ez gara joan. Urte guzti hauetan, zenbait mozorro jantzi ditugu iñauteriak zirela eta: H.H.2-an, Zampantzarrak; H.H.3-an, Arriketarrez (Pedro Picapiedra); H.H.4-an, Kaldereroz; H.H.5-an, Kaldereroz; L.H.1-an, Pirataz; L.H.2-an, Kaldereroz; L.H.3-an, Txino; L.H.4-an, Txorimaloz; L.H.5-an, ijitoz eta L.H.6-an, Modeloz. H.H-n, izugarrizko jolas pila egiten genuen: Gelan genuen etxetxoan, panpinekin, sukaldean, antzerkiak egiten,... Sikomotrizidadean ere izugarri dibertitzen ginen, bertan zeuden jostailuekin eta bertan egiten genituen jolasekin. H.H-ko jolasgaraiak desberdinak dira L.H-koengandik. H.H-n parkera irteten ginen jolastera eta euria egiten zuenenan, barruan zegoen patio tiian geratzen ginen bertako jostailuekin jolasten. L.H-n berriz, patiora irteten gara , ez dago parkerik, futbolean, palan,... ibiltzen gara eta euria egiten duenean, barruko kiroldegira edo jangelara joaten gara. Nik H.H – L.H-n zenbait aldaketa nabarmendu ditut: L.H.-n lan kopurua handitzen da, L.H.-n gehiago ikasten da H.H-n jolas bakarrik egiten da, bueno, H.H.4-an, alfabetoa ikasten duzu, idazten ere bai,... Ala eta guztiz ere, L.H ez da horren zaila. H.H-ko gelak, dena jostailuz beteta zeuden: sukaldea, panpinak, etxetxoa, estenatokia,... H.H-n berriz, apalak, mahaiak, liburuak,... H.H-n ez dago L.H-n bezainbeste arlo. H.H-ko arlo bakarrak, psikomotrizitatea, gaztelera eta ingelara dira; psikomotrizitateko orduetan musika ere egiten genuen. L.H-n berriz, izugarrizko arlo pila ditugu: matematika, ingurunea, hizkuntza, gaztelera, ingelera, herritartasun hezkuntza, soinketa, musika, plastika, erligioa edo H.J.A., tutoritza eta xakea esate baterako. H.H-n, ez dago ordutegi zehatzik ez bada psikomotrizitatea, gaztelera edo ingelera dugun egunen bat. L.H-n berriz, ordu beteko klaseak izaten dira, ordu bakoitza arlo desberdinez osatuta egoten dira. H.H-n ez genuen lan askorik egiten, marrazkiak margotu besterik ez; L.H-n berriz, eragiketak, testuak,... egiten dira, hau da, lan gehiago egiten direla. H.H-n lan gehiago egitearekin batera, azterketak etortzen dira. Azterketak ondo ikasiz gero, errezak izaten dira baina ikasi ez ezean... Azterketak egiten L.H.3 inguruan asten da, azterketak egitea ez da zaila, zailena azterketarako ikastea da. Eskola 2.0-rekin hasi ginenean, denok irrikitan geunden bakoitzak bere ordenagailua izateko. Lehenengo egunetan bai ze nolako nerbioak, bakoitzak bere ordenagailua izan behar du baina gero etorri ziren arazoak, bateko internetak ez zuela egiten, beste koneksio bat jarri digutela,... Eskola kiroletan L.H.3-an hasi ginen. Ni eskola kiroletan ondo ibili naiz beti. Bertan egiten ditugun kiroletako batzuetan ez naiz oso ona baina beste batzuk ez zaizkit orren gaizki eramatzen. Ni jangelara ez naiz joaten. Ni jangelara bi aldiz nago joanda, bat jangela Pilarrenean zegoenean eta bestea emen, eskolan zegoenenan. Ni eskolako azken eguna iristen denan oso pozik egoten naiz gero zenbait egun oporretan egon behar garelako, hau txikitan ez zitzaidan gertatzen ez nintzelako jabetzen zer geratzen ari zen baina orain handiagoa naizela izugarrizko gogoa izaten duz azken eguna iristeko. Nik eskola onetatik zenbait oroitzapen eramango ditut nirekin betirako: H.H.4-an izan genuen irakasleak,Manolik egiten zituen bizkotxo goxoak; zapatila batengatin haserretu ginen eguna, gaileta batengatik haserretu ginen eguna, L.H.1-ean hasi nintzen egunean Garik erantzun zidan eguna,... Eskola honetan egon naizen urte guzti hauetan, zenbait arau egon dira: H.H-ko arauak:
· Sortzen diran arazoak hitzeginez konpontzen sailatuko gara.
· Gela barruan oinez ibili behar gara.
· Tonu egokian hitz egin behar da.
· Gelako materiala zaindu eta txukun gorde behar dugu.
L.H-ko arauak:
Lehenengo zikloa:
· Aulkian ondo eseriko naiz.
· Iskanbilarik gabe ibili eta lasai arituko naiz lanean, zain egoten ikasiz.
· Erabilitako materiala zainduko dut.
· Haserreak hitz eginez konponduko ditut (gatazka txokoan):
· Banaka hitz egin.
· Entzuten ikasi.
Bigarren zikloa:
· Lanean gaudenean erne, arretatsu eta isilik jardunga naiz.
· Lana bukatutzan eman baino lehen birritan aztertuko dut.
· Ajenda egunero erabiliko dut etxean eta eskolan.
· Lanean ondo eseri eta postura egukian jardungo dut.
· Txukuna eta ordenatua izango naiz lanarekiko eta inguruarekiko.
Hirugarren zikloa:
· Apalak ordenatuta edukiko ditugu.
· Motxila bere tokian utziko dugu.
· Gela txukunduta utziko dugu.
· Arretaz entzungo dugu.
· Lanak agendan apuntatzeko denbora hartu dut.
· Lanak egin aurretik, agendan idatzitakoa irakurtzeko denbora hartuko dut.
· Burlak, irainak,… onartezinak dira
· Besteen gainetik egotea suposatzen duten jarrerak, baztertuko ditut.
Emen esan dizkizuedan arau hauek dauden arauik garrantzitsuenk dira, bertatik aparte beste zenbai lekutako arauak daude, atarikoak, blogetakoak, txangoetakoak, eskolaz kanpoko ekintzetakoak, garraiokoak, igerilekuko saioetakoak, oinezkoen trenekoak, komunetakoak, jangelakoak, irteera – sarreretakoak eta informatika gelakoak esate baterako.
Beno, hemen kontatu dizuet labur-labur nire hamar urte hauek eskola honetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario