| De argazkiakagurra |
Ni eskolan urte batekin hasi nintzen. Lehenengo egunean amarekin joan nintzen eskolara, beti bezala berandu. Hasieran lotsatuta nengoen ez nuelako inor ezagutzen.
Gelan denok ondo konpontzen ginen eta ez genuen ia arazorik edukitzen, baina batzuetan haserretu ere egiten ginen ez askotan baina batzuetan asko eta burrukan ere hasten ginen. 2,3,4 eta 5 urteko gelan, Karmelerekin egon ginen, baina Karmele ikasketak egitera joan zenean Manoli etorri zen, 2 urteko gelan, Amaia egon zen praktiketan eta L.H.1-2 Amaiarekin egon ginen, baita ere Naiararekin, praktiketan zegoen, eta Sara ere bai eta Jon ginasiakoetan, L.H.3-4 Marikarmenekin egon ginen, ginasiakoak Edorta eta Aimar izan ziren Joseluisen partez eta inglesekoak Joxemari (R.I.P) eta Amaia eta azkeneko irakaslea Juanma izan da L.H.5-6 baina baita ere egon da jendea praktiketa eta irakasle bezala, Julen praktiketan eta Naroa Joseluisen partez eta 5 mailan Arantzazu praktiketan ingleseko andereño bezala. Gelan 15 pertsona ginen bi urteko gelan, hiru urtekoan beste bi pertsona etorri ziren eta beste bat joan zen. 4 urteko gelan mutil bat etorri zen eta bost urteko gelan joan egin zen, Beñat zuen izena mutikoak,parre asko botatzen genituen berarekin eta Errenterira joan zen bizitzera.
L.H.4 ean 2 kanpotar etorri ziren: neska bat eta mutil bat, Amine eta Ariane zuten izena eta beste batek errepikatutako bat etorri zen, Julen eta June joan egin zen Errenteriara.
Lehenengo egunean lotsa nuen, baina egun ortatik aurrera ez nuen bate lotsik. Gu txikiak ginenean bihurrikeri batzuk ere egiten genituen, adibidez: Etxetxoko balkoitik salto egin eta argia ausi egin zuen batek, beste batek iletik tira egiten zuen, arramazkara ere egiten zuen etab.
Guk ere ekintza batzuk egin genituen adibidez H.H.4 ean Astigarragakoei zapi pelutxea eman geniegun eta beraiek Leo. Ibilaldiak ere egin genituen H.H adibidez,
Donostira antzerkiak eta pelikulak ikustera, Donostira akuariumera, Beasaina, txirula kontzertuak, Txikiparkera etab.
Eskolan jaialdiak egiten ziren mozorro eguna, kurso bukerako festa, etab.
Hiru egunetako irteerak egin genituen, L.H.1 ean Pasaiara, piraten etxera, L.H. 3 ean Zarautzera, L.H.5 ean baratzera eta L.H.6 ean Oriora ingleseko barnetegira. Egun batean Ermuakoak etorri ziren Idiazabalera eta gu ez gara oraindik Ermuara joan.
Gu jolas-garaietara pozik ateratzen ginen eta asko jolasten genuen jolas garaietan, nahiz eta batzuetan haserretu baina oso gutxietan haserretzen ginen bata bestearekin. Jolas asko egiten genituen H.H. Bomba jolasa, otsoa eta azerian, tres en raian, antzerkiak, etxetxoetan, aita eta ametan,...
Gu hainbat mozorrotaz mozorrotu ginen: H.H.2 ean zanpantzarrez, H.H.3 ean arriketarrez, H.H. 4 ean kaldereroz, H.H.5 ean berdin, L.H.1 ean pirataz, L.H.2 ean kaldereroz, L.H.3 rokeroz, L.H. 4 ean txorimaloz, L.H.5 ean ijitoz eta L.H.6 ean argazkilariz. H.H-L.H. ko ezberdintasun batzuk daude: H.H ean asko jolasten da eta L.H.ean lana egiten da, baina jolasak egiten dira baina oso-oso gutxi. H.H en gehiago jolasten da baina lan batzuk ere egiten dira, jolastu bai baina baita ere lanak egiten dira. L.H. en lana geroz eta zailagoa da aurreko urtean baino eta gehiago kostatzen da.
Eskolan arau ezberdinak daude ziklo bakoitzeko. Haur hezkuntzakoentzat 4 arau, Lehenengo ziklokoentzat baita ere lau, Bigarren ziklokoentzat bost eta Hirugarrren ziklokoentzat zortzi arau daude. Baita ere beste arau mota batzuk daude: atariko arauak zazpi dira, Bloga eta txangoentzako bederatzi, Eskolaz kanpoko ekintzentzat hamabi, garraioa eta igerilekuko saioentzat hamaika, oinezko trena eta komunentzako zazpi, jangelako zazpi eta irteera eta informatikako hamar. Denera 77 arau dira. H.H ko gelak eta L.H. koak oso ezberdinak dira: H.H koetan jolasak zeuden eta jolasteko oheak, jokuak, gailetak ekartzeko koilara etab. H.H en abezedarioa ikasten duzu, hobeto hitzegiten etab.
eta L.H. ean liburuak daude joku gutxiago, ordenagailuak, komikiak, mahi gehiago,
material kopuru gehiago, apalak, ajendak, etab.
H.H. lan batzuk egiten ziren adibidez, amei opariak amaren egunerako, aitaren egunerako berdin, marrazkiak, eta gauza gehiago.
Guk ere arazo dexente eduki genituen eta orain ere edukitzen ditugu baina askoz gutxiago eta ez dira tontakerien gaitik izaten, arrazoiren bat egoten da. L.H. en gaileta bategatik haserretzen ginen, zapatila baten gaitik, poltsa baten gaitik, barbie baten gaitik etab. denak tontakeri utxak ziren baina gu beti haserretzen ginen. Ordutegi ezberdinak ditugu, kurtso hasieran eta bukaera goizez bakarrik ibiltzen gara bi aste eta beste goizez eta arratsaldez. Lehen H.H en, ez genuen arlorik bakarrik psikomotriziatea, ingelera eta gaztelera eta irakasle gutxi.
Baina orain arlo pilabat ditugu eta irakasle asko, Ingelera, Matematika, Hizkuntza, Ingurunea, Gaztelera, Hizkuntza gurutzekin, Herritartasun hezkuntza, Ginasia, Musika, Plastika, H.J.A, Tutoritza eta Xakea. Nire jarrera batzuetan ona izan da, beste batzuetan ez hain ona eta beste batzuetan ez dut arazorik sortzen. Ni jangelara ez naiz joaten, eta ez naiz sekula joan. Azterketen aurretik beti urduri jartzen naiz ez dakit zergaitik baina beti pasatzen zait, azterketak L.H.3 aurrera hasten dira, ez da zaila azterketa bat egitea gaia baldin badakizu, azterketetik zaiena ikastea da, azterketak edozein arloetakoak izan daitezke eta aurretik ikasi duzun gaietatik izaten da normalean edo kurtsoan zehar ikasi duzuen zerbaitetaz. Eskola 2.0 rekin iaz hasi ginen, denok gogo handiak genituen bakoitzak bere ordenadorea edukitzeko eta etxera eramateko baina ez ordenadoreak hasieran ezin ziren internetera sartu eta konpondutakoan orain ezin da internetera sartu programa bat instalatu dutelako, eta gainera ordenagailuak ezin dira etxera eraman. Eskola kirola L.H.3 an hasi nintzen eta 5 kiroletan hartu nuen parte: saskibaloia,futbola,balomanoa, ankasofbola eta igeriketa. 3-4 mailetan ankasofbola izaten da eta 5-6 sofbola da. 6 mailan bi aukera daude futbol sala edo futbol 8 eta guk futbol sala aukeratu genuen. Eskolako azkeneko egunetan ilusio handia hartzen dut uda datorrelako eta ez dutelako eskola 2 hilabetetan ikusiko, pistinetara joateko, lagunekin denbora gehiago egoteko etab. Udako azkeneko egunean ez zait gustatzen hurrengo egunean eskola dagoelako etab. Eskola hontan oroitzapen batzuk ditut: Manoliren bizkotxoak, gure haserreak, H.H. Ko jolasak, H.H-ko eta L.H.-ko lehenengo egunak...
Hauek izan dira nire arazo,bihurrikeri,irakasle ezberdinekin eta ab. Dena hemen dago idatzita Bueno hauxe izan da nire 10 urteak eskola hontan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario