![]() |
| orio4 |
Atzo arratsaldean tallerretan talde bakoitzak bere estuaren aurkezpeb bat prestatzen ari ziren. Hau egin ondoren denok elkartu ginen eta denen aurrean aurkezpena egiten dute, batzuk bere kaxa,beste batzuk irakurriz baina inor ez da libratzen.
Atzoko otorduak nahiko onartuak izan ziren. Bazkaltzeko dilistak, lentejak eta xolomoa patatekin, postrez berriz platanoa. Egia esan horrelakoetan ikusten da ikasle bakoitzak dituen ohiturak etxean.
Meriendatzeko txokolatea eta ogi egin berria, vatus ogia bakarrik jan zuten egia esan jateko modukoa zegoen.
Afaria ixkanbilatxua izan genuen, zopa, nahiz eta ederra egon ba… ez zuen onarpen handiegirik izan, ondoren, kroketak, kalamareak eta san jakobo txikiak, hauek, hauek izan ziren gatazkagune, postrez natila gailetarekin.
Afal ostean karaoke saioa prestatu zuten eta hura bai, dantza, gira eta buelta, den-denak alaitsu eta borrokalari.
Eta haseran aipatu dudanez, gauean nekea nagusi, gozo-gozo lo.
Doneako gaur hasiak dira ekintzetan, gaurkoan Argiñanoren parekoak egin beharko dituzte, goizean hitegia lantzen dute, elikagaien piramidea, elikagai eta janarien izenak… segidan gaueko emanaldia prestatzen hasten dira. Beno kontatuko dizuet.
Ondo izan.
Ah! Eta lasai egon gure neska motikoak oso ondo portatzen ari dira eta.

No hay comentarios:
Publicar un comentario