miércoles, 16 de febrero de 2011

ASTEAZKENA AURRERA DOA

Beno hemen naiz berriro ere, komentarista konplexua sartzen ari zait jejeje
Egia esan gozada bat da zuekin hemengo berriak konpartitzea.
Gaur sukaldaritza eta elikagai eguna dugu eta gure Argiñano txikiak oso ondo enroilatzen ari dira, pentsa irudirik ere ez zuten nahi.
Ez dakit komentatu dizuedan orain arteko gosariak. Egunero berdinak dira:
Esne beroa, cola cao, zerealak, mantequilla, mermelada, ogi berria, bizkotxoa.
Otordu arrakastatsuena izaten da.
Gaurko bazkariak ez du exito handirik izan. Hasteko bainak atera digute eta bandeja gehienak kasi ikutu gabe joan dira. Gure neska-motikoak, batzuk behintzat, esfortzu txiki bat eginez jan dute batzuk gehiago, besteak gutxiago.
Ondoren haragi gisatua, honek bai, honek arrakasta itzela izan du. Postrerako sagarra.
Ez kezkatu ze eguerdian gutxi jan dutenak, merienda garaian orekatzen dute bere elikadura.
Orain iluntzeko saioa prestatzen ari dira. Lehenengo supermerkatuko erosketa eta otorduak prestatzeko egin beharreko erosketen berri emango digute, honekin bat talde bakoitza erezeta bat prestatzen ari da. Ikusiko dugu zer nolakoak egiten dituzten.
Gaueko saioan, telebistetan eta agertzen diren galdera erantzun lehiaketa dago.
Bihar izango duzue honen berri, bitartean lapurtutako irudiak.
Neskek hasiakdia jadanik begiraleekin hizketan, ingelesez noski. Pentsatu zein kutsakorra den giroa neu ere hasi naiz.

1 comentario:

  1. Barkatu Juama baina argazkirik ez genuela nahi gezurra da, zu ez zinen etorri gure geletara, gero gurasoak argazkiak ikusi nahi zituzten.
    IRATI IP.

    ResponderEliminar