jueves, 16 de diciembre de 2010

OHEA (Xabier Lizardi)

Neke-sendalaria,
buru-argitzailea,
lanaren saria...
Amestegi guria,
nahigabeen ahazgaia,
nagien nagusia.

Bitez agur nereak,
afalondoon behintzat,
guztiak zuretzat.
Eta aitagure bat ere
bihoa, zu asmatu
zintuenarentzat.

Afaldu det oparo.
Betazalokj, otoika,
eskatzen zaudete.
Aurrean zu, zabalik,
elurra hainbat zuria,
begiok zakuste.

Horra barruan, jaunok,
maindire leun artean
bilduta, buru-oin.
Sarrerako hotzikara,
baina, samurtu arte,
arren, pixkat itxoin.

Oraintxe, bada, muturra
zerbait atera daiket,
berriketa jarrai.
Zu goratzen, maitea,
logurak hautsi arte
ez dut isildu nahi.

XABIER LIZARDI
(moldatua)

Xabier lizardiren poema zoragarri hau lantzen ari gara, oso aportazio ederrak egin zenituenez, eskatzen dizuet besteekin konpartitzea olerki hau irakurtzerakoan sortu edo bizi izan dituzuen sentipenak.

3 comentarios:

  1. Kaixo Gurutze!
    Nik amarekin irakurri dut olerki hau eta asko gustatu zaio, ondoren gelan esandako sentipenak aipatu nizkion. Agur!
    Idoia

    ResponderEliminar
  2. Eskerrik asko Gurutze, nik ere amarekin irrakurri dut eta asko gustatu zaio. AGUR!!!
    ANE

    ResponderEliminar
  3. kaixo Gurutze:
    eskarrik asko juanmari eseatea gaitik olerki hau eman diguzula eta blogean jartzeko.Buen agur Gurutze.
    Aimar

    ResponderEliminar