
Kaixo denori, beno joan zen ostiralean Aibarko aize-parke ikusten aritu ginen. Gogoratzen zarete ez da?. Aibar, herri oso polita baino aldapatsua. Lehenengo Igorren laguntzaz gela didaktikoa bisitatu genuen, jarraian autobusa hartu eta goraka goraka errota erraldoiak bisitatzera joan ginen.

Gaur etxeko lan modura planteatu dizuet lantxo bat. Gogoratu araziko dizuet. Zenbateko abiadura kilometro ordukotan dute aize errotaren palak?. Hau kalkulatzeko datu hauek izango dituzu beharrezkoak, agian batenbat soberan egongo da, kontuz:
* Dorrearen altuera 80m
* Palaren luzera 40m
* Buelta bat emateko behar duen denbora 2 segundu.
Bihar ikusiko dugu zer moduz moldatu zareten. Eta orain gozatzeko iruditxo hau.

Beno eta gehiago ikasteko hementxe klikatu behar duzu:
Ulertzeko funtzionamendua egin KLIK hemen
Nola montatzen duten ikusteko begiratu ondo bideo hau.
Funtzionamendua ulertzeko atento egon irudi hauei
Epa Juama, niri ez dit asko laguntzen ikasten niretzat luzeegia da lehenengoa...
ResponderEliminarBeno agurrrrr.
Irati Iparragire